"Ilargi guztiak"

Hernani 2021(e)ko ekainaren 12(e)tik 2021(e)ko ekainaren 14(e)ra
  • "Ilargi guztiak"

Azken karlistaldiaren amaieran, basoan bizi den emakume misteriotsu batek neskato bat erreskatatuko du umezurztegi batetik. Zaurituta, eta bere burua heriotzaren atarian sentituz, neskatoak, emakume horrengan, Zerura eramateko bere bila etorri den aingeru bat ikusi duela pentsatuko du. Laster ohartuko da, egun berriaren egunsentian, bere konpainiaren truke, izaki arraro horrek betiko bizitza eman diola. Bere izaera berriaren pean, bere haurtzaroan itxita igarotako denboraren igarotze mingarria ‘bizi’ beharko du, eta hamaika eta hamaika ilargi zenbatu beharko ditu Candido, bere etxean bere alaba balitz bezala hartuko duen gizon umila, ezagutu arte. Berarekin, bere izaera berriaren aurkako eta kendu dioten bere bizitza berreskuratzeko ametsa lortzeko bidaia hasiko du.

Ilargi guztiak (Todas las lunas) filma Arcadia Motion Pictures, Kowalski Films, Pris&Batty Films eta Ilargia Films-en ekoizpena da, Noodles Production-ekin (Frantzia) koprodukzioan. EiTBk, RTVEk eta Vodafonek hartu dute parte, ICAAren finantzaketa du; eta Eusko Jaurlaritzaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, KOI eta SGRren laguntza. Filmax Espainiako zinemetan banatzeaz eta nazioarteko salmentez arduratuko da.

Ilargi guztiak filmaren fitxa.


Laburrean

  • Mota Ikus-entzunezko emanaldia
  • Data 2021(e)ko ekainaren 12(e)tik 2021(e)ko ekainaren 14(e)ra
  • OrdutegiaEkainak 12 eta 13: 19:30. Ekainak 14: 16:30
  • Lekua Biteri Kultur Etxea
    Nafar kalea, 18
    Hernani
  • HizkuntzaEuskara
  • Web Biteri Kultur Etxea

Non

Euskadi, auzolana