"KAKERLAKE/KAFKA"

Bilbao 2021(e)ko Ekainak 12
  • "KAKERLAKE/KAFKA"

Maiatzaren 7tik aurrera Guggenheim Bilbao Museoan egingo den Urte eroak, 1920ko hamarkada erakusketari lotuta, Arriaga Antzokiak eskainiko duen programazio bereziaren barruan.

Franz Kafkak gela batean itxi zuen Gregorio Samsa intsektu bihurtuta. Hala, giza portaeraren arku osoa marraztu zuen. Idazlan unibertsal honetan 1912ko Praga eta bertako klase ertaineko familia bat azaltzen dira. Gregor Samsaren eta haren inguruko jendearen benetako esentzian sakontzen du. Kontakizun hori abiapuntutzat hartuta, Kakerlake/Kafka antzezlanak bidaia poetiko eta liluragarri batean murgiltzen gaitu. Diziplina anitzeko sorkuntza-lan honetan, publikoa Gregorioren buruan eta pentsamenduan sartuko da Kafkaren alegoriaren bidez.

Richard Sahagúnen sorkuntza eszenikoa da, arriskuz eta poetikaz betetako muntaia eskaintzen diguna. Gainera, Toti Martínez de Lezea idazle gasteiztar handia agertokietara itzuli da lan honekin.

Egokitzapena eta sorkuntza: Richard Sahagún.
Eszenografia: Richard Sahagún.
Antzezleak: Nuria Valiente, Toti Martínez de Lezea, Nerea Sanz.
Abesbatzak: Eskuz Esku Abesbatza eta Lilura Abesbatza.
Bideo-sorkuntza:
Sopranoa:


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana