MIKEL BIZAR: "Esa maravillosa niebla"

Sopela 2021(e)ko Ekainak 12
  • MIKEL BIZAR: "Esa maravillosa niebla"

Ibilbide luzea egina du Bilboko artistak, eta horren erakusgarri dira argitaratu dituen estudioko hamalau diskoak, zuzeneko bat VHS formatuan eta beste zuzeneko bikoitz bat DVDan, hamaika kolaborazio eta liburu bat soinu banda batekin batera. Azken honek bi edizio desberdin ditu (bigarrena apirilean argitaratu da).

Idi Bihotz, Flyin' Freak, Jare eta Auritz taldeen sortzaileetako bat da, mila kontzertu baino gehiago eman ditu, eta izen handiko zein askotariko taldeekin konpartitu du agertokia: Iron Maiden, Metallica, Motlëy Crue, RHCP, Whitesnake, La Cabra Mecánica, Fangoria eta Fito, besteak beste.

Bakarkako kontzertu bira abiatuko du "Esa Maravillosa Niebla" (Maldito Records) liburua aurkezteko. Ama baten eta haren semearen istorioa kontatzen du. Semeak Autismoaren Espektroko Nahasmena (AEN) du. Lanak harrera ona izan du estatu mailan, eta apirilean bosgarren edizioa argitaratuko da formatu berri batekin. Oraingoan, ordea, diskoak ez du power thrash metal doinurik izango. Akustikoa eta intimoa izango da. Horretaz aparte bere ibilbide musikalari errepasua ekingo dio, bai kantu propioei nola izan dituen influentziak gogoan.

Ahots oso pertsonala du, eta sentimenduak transmititzeko zein adierazteko modu bereziak bat egiten du kontzientzia askoko eta emozioz beteriko istorioarekin.

 

sopela.eus

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana