"STUDIO 24" (Iker Murillo) + "BELDURRIK GABE" (HIK DANTZA IKASI -HAATIK-)

Pasaia 2021(e)ko Ekainak 12
  • "STUDIO 24" (Iker Murillo) + "BELDURRIK GABE" (HIK DANTZA IKASI -HAATIK-)

2021eko Pasaiako Dantza Festabalaren baitan.

STUDIO 24 (Iker Murillo)

Iker Murillo eta Vitali Safronkinek gidatutako dantza eskolaren erakustaldia. 4 urtetik 21 urtera bitarteko ikasleek bertan lantzen diren klasiko, neoklasiko, garaikide eta hip-hop estiloetako hainbat koreografia eskainiko dituzte.

 

BELDURRIK GABE HIK DANTZA IKASI (HAATIK)

Gipuzkoako Dantzagunearekin elkarlanean, Haatik konpainiak euskal dantzetan abiatutako gazteentzat prestatutako ikastaroa eramaten du aurrera. Bertan, sorkuntza prozesuak ezagutu eta teknika garaikideak lantzeko aukera ematen die ikasleeri.

Aurkeztuko den lan honetan espazioan barrena bidaia bat proposatzen da, alegia, amets egiteko, espazio-ontziak gidatzeko, ilargian dantzatzeko edota planeta bitxiak aurkitzeko gonbita.

Beldurra alde batera uztera, nostalgia gainditzera eta egoera berriak bizitzera eta esperimentatzera animatzen.

 


Laburrean

  • Mota Dantza
  • Data 2021(e)ko Ekainak 12
  • Ordutegia17:30
  • LekuaBiteri Plaza (Pasai Atxo)

    Pasaia
  • ZenbatekoaDoan (gonbidapenarekin)
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaBat ere ez

Non

Euskadi, auzolana