"Fugas"

Pasaia 2021(e)ko Ekainak 13
  • "Fugas"

2021eko Pasaiako Dantza Festabalaren baitan.

Fugas lanak taldearen eta banakoaren erlazioak hausnartzen ditu, haien artean bateratzeak eta baita desadostasunak ere. Loturak, migrazioak, eta konposizio eskultorikoak dira inspirazioa. Elkar bilatu, jarraitu eta egoera ezberdinetatik igaroko den taldearen eszena irudikatu ahi izan du. “Batzuetan lotuta, beste batzuetan bereizita baina beti gertu. 

2018ko Dantza Piezarik Onenaren saria lortu du La Danza Inunda Santander zirkuituan (La Espiral Contemporánea jaialdian). 

Sortzaile gisa daramatzan 15 urteetan,hiztegi pertsonala osatu du Matxalen Bilbaok. Bere pentsabidea sakontzean eta garatzean interesa jarrita, zorrotz eta modu metodikoan, bere kezkei behin eta berriz ekiten die, bide koherente bat eginez. Bide horretan, agerian gelditzen da mugimendurako duen joera eta duen espazio-denbora antolaketa, ideiak adierazteko bide gisa.

UPV/EHU Unibertsitateko Oinarrizko Hezkuntzako diploma du, Giza Zientzietako espezialitatean. 2007-2008an, UPV/EHUko Ikuskizunaren Arte eta Zientziak Unibertsitate Masterra eskuratu zuen.

1998az geroztik, interpretazio eta koreografo lana, dantza garaikideko irakasle lanarekin tartekatzen du.

  • Egilea: Matxalen Bilbao
  • Koreografia: Matxalen Bilbao
  • Ekoizpena: Infinita escena
  • Musika: Chopin, Bach
  • Jantzia: Java Vintage
  • Antzezleak: Nekane Mendizabal, Miren Lizeaga, Aiala Echegaray, Natalia García, Nerea Martínez
  • Iraupena: 20'

Laburrean

  • Mota Dantza
  • KonpainiaMatxalen Bilbao Cia Danza
  • Data 2021(e)ko Ekainak 13
  • Ordutegia12:30
  • LekuaBiteri Plaza (Pasai Atxo)

    Pasaia
  • ZenbatekoaDoan (gonbidapenarekin)
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaBat ere ez
Ikuskizunaren informazioa >>

Non

Euskadi, auzolana