LIED Dastaketa + Song Jam

Vitoria-Gasteiz 2021(e)ko Ekainak 13
  • LIED Dastaketa + Song Jam

Jalgi! Voz 2021 Jaialdiaren baitan.

Schubertiadak + Jam Session = dibertsio ziurtatua

Gauza jakina da Schubert & Co-k Schubertiada popularrak, garai hartako intelektualen topaketa lasaiak, antolatzen zituztela. Bertan, etxeratze-agindurik gabe, musikak, poesiak eta ardoak Vienako burges aberatsen saloietan bereak egiten zituzten. Musika bikain hau eskaintzeko ahalegin historizista eta dibertigarri batean, hona hemen gure jai tematiko berezia.

Lirika publiko guztientzat

Lirika publiko guztientzat ibilbide emozional bat da, genero honetako konpositorerik ezagunenen abesti lirikoen erakusketa baten bidez, Schumann, Schubert, Fauré edo Liszt kasu.Beste autore gaurkotuagoak ere entzutekoak izango dira, esate baterako Garcia Abrilen konposizioak, Rosalia de Castroren testudun hiru pieza zoragarriren bidez. Ibilbide atsegin, koloretsu eta askotarikoa, kantu lirikoaren mundu liluragarrian (eta infinituan) barneratzeko Dazz Tabernaren giro ezin hobean.

Dastaketa amaitzean sesioa irekiko da eta ikusleen artean izandako musikarien txanda izango da. Nahi duenak oholtzara igotzeko aukera izango du bere musika partekatzera, estiloa edozein izanda ere (jazz, klasiko, blues, pop, liriko, esperimentala..). Oraingo honetan, 'abesti' izena izan dezakeen guztiak lekua du, izan ere, “musika, musika da”. Don't be shy!

 

Jalgi! Voz

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana