Kontzertua: Sarasateren Matinée Berezia

Pamplona/Iruña 2021(e)ko Ekainak 13
  • Kontzertua: Sarasateren Matinée Berezia

civivox 2021eko Ekaina.

Ameriketako lehen biratik etxera itzuli eta nazioarteko ospea ekarri zuenetik, Pablo Sarasate etengabe aritu zen harat-honat kontzertuak ematen.

Biolin-jotzaileak, ordea, beti gorde zituen uztaileko egunak Iruñera etortzeko eta Sanferminez nahiz jendeak erakusten zion maitasunaz gozatzeko. Hain zuzen ere, egun horietan izaten ziren Sarasateren Matinée edo kontzertu ezagunak, bai Iruñeko Orfeoiarekin bai Santa Cecilia Kontzertu Elkartearekin batera; entzuleek gogo biziz eta bero hartzen zituen. Hainbesteraino, non, Sanferminetako egun bati, uztailaren 12ari, Sarasateren eguna izena eman baitzitzaion.

Kontzertu honek matinée haietako bat ekarri nahi du gogora, sanfermin giroko errepertorioa emanik. Pablo Sarasate, Joaquín Turina, Turrillas Maiusia eta David Johnstoneren lanak joko dira.

Jarduera-koordinatzailea: Beatriz Pomés

KONDESTABLE CIVIVOXA. PABLO SARASATE MUSEO ARETOA 

  • BEATRIZ POMÉS, TXIRULA.
  • ALICIA GRIFFITHS, HARPA 

12 leku

+ 18

Iruñeko Udala

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana