Poesia eta Pentsamendua jardunaldiak hamalaugarren saiora iritsi dira. 2008an Felipe Juaristik, Juan Ramon Makusok, Pello Otxotekok eta Aritz Gorrotxategik Donostia Kulturaren babesarekin hasiera eman zioten ekimen honek, hainbat poeten parte hartzea lortu du. Aurten bi egunetako jardunaldia antolatu da, ekainaren 14an Victoria Eugeniako Club Aretoan eta 17an Chillida Lekun, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Chillida Lekuren babesarekin.
Ekainak 14, 19:00 Victoria Eugenia Club aretoa
Errezital musikatua: Maialen Berasategi, Karlos Linazasoro, Aurora Luque, Peru Magdalena eta Sihara Nuño.
Biolin emanaldia: Jon Makuso.
Sarrera librea edukiera bete arte. Gonbidapenak Victoria Eugeniako leihatilan eskatu eta jasoko dira errezitalaren egunean bertan, arratsaldeko 17:00etatik aurrera.
Ekainak 17, 17:00 Chillida Leku
Gotzon Arrizabalagaren hitzaldia
Leire Bilbao eta Yolanda Castañoren errezitala
Musika: Jon Makuso, biolina eta Arrate Zubigaray, klabea
Sarrerak salgai Chillida Leku-ren webgunean (5 €)