Euskadiko Orkestra: "New York"

Pamplona/Iruña 2021(e)ko Ekainak 15
  • Euskadiko Orkestra: "New York"

Zuzendaria: Robert Treviño

Rakhmaninov historiako piano-jotzaile bikainenetako bat izan zen, eta, Paganiniren gai baten gaineko rapsodian (modu ez ofizialean, pianorako bere bosgarren kontzertutzat hartzen da), ohore egin nahi izan zion beste birtuoso handi bati, kasu honetan, biolinjole bati. Horretarako, Paganiniren Biolinerako 24. kapritxoa gai ahaztezina hartu, eta 24 piano-bariazio egin zizkion, zein baino zein liluragarriagoa eta zailagoa. Partiturak aparteko dohainak dituen pianista bat eskatzen du, eta TreviñoNikolai Luganski errusiar birtuosoa gonbidatu du erronkari aurre egiteko, sakonki ezagutzen baitu Rakhmaninoven musika. Su artifizialen ikuskizun handi horren ondoren, Mahlerren sinfonia perfektuenetako batekin amaituko du denboraldia Treviñok; hain zuzen ere, Bosgarrenarekin.

Lan horretan, konpositoreak atzean uzten du bere lehen sinfonietako ipuin eta kantu folklorikoen eragina, eta erabat murgiltzen da orkestra-musikaren abstrakzioan.

S. Rakhmaninov
Paganiniren tema baten gaineko rapsodia

G. Mahler
5. Sinfonia

 


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana