2deo, Zinemaldia & Technology 2021

Donostia-San Sebastián 2021(e)ko ekainaren 16(e)tik 2021(e)ko ekainaren 17(e)ra
  • 2deo, Zinemaldia & Technology 2021

Gaur egun, teknologia berriek presentzia handia dute hainbat esparrutan, hala nola osasun-alorrean, industrian, energia-arloan, komunikazioan eta ekonomian, eta ikus-entzunezkoen ekoizpen-katearen maila guztietan ere aldaketa sakona ekarri du horrek berekin. Bloke-katea, adimen artifiziala, gauzen Internet, errealitate birtuala eta beste hainbat kontzeptu erabat arrotzak egiten zitzaizkigun duela gutxi arte, baina gaur egunean eragin nabarmena dute kontakizunean, datuen erabileran, negozio-eredu berrien agerpenean eta zinema sustatu eta zabaltzeko baliabideetan.

Eraldaketa digitala gure sektorean hartzen ari den garrantzia izugarria da; izan ere, gero eta aliantza gehiago ezartzen dira konpainia teknologikoen eta zinematografia alorreko enpresen artean. Ikus-entzuleen premiak betetzeko, kontuan izanik gero eta gehiago eskatzen dutela egungo ikus-entzuleek, gure esparru aldakorrak erronka eta aukera ugari ditu.

Horregatik, 2deo-k –Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroaren ikus-entzunezko laborategiak–, Donostia Zinemaldiarekin lankidetzan, gogoeta egiteko topaketa eta mintzaldi batzuk proposatzen ditu. Hausnartze aldera teknologia berriek zer-nolako eragina duten zineman eta nola atera dien onura zinemak teknologia berriei ikus-entzunezkoak sortzeko, ekoizteko eta  prozesuak etengabe eraberrituta erakusteko.

PROGRAMA

Ekainak 16

16:00 Ongietorria

16:15 Zibersegurtasuna ikus-entzunezkoen arloan - Nola lagun diezaguke Teknologiak edukiak modu seguruan landu eta kontsumitzeko. María Penilla (Ziur) eta Iñaki Regidor (EITB).

17:00 Adimen artifiziala: osagai sekretua. Sami Arpa (Largo AI) eta Xabi Uribe-Etxebarria (Sherpa.ai).

17:45 Atsedenaldia

18:00 Artea eta zientzia 3D inprimaketa eta aurpegi-animazio prozesuaren atzean, Oscar LAIKA irabazi duen estudioan. Brian McLean (LAIKA) eta Benoit Dubuc (LAIKA).

Ekainak 17

16:00 Blockchain-a: gardentasuna lortzeko aliatua. Irina Albita (Filmchain) eta Oscar Lage(Tecnalia).

16:45 Dronak; nola eramaten duen teknologia berritzaileak narrazioa altuera berrietara. Antton Peña(Flock) eta Tom Wandsworth(Bad Wolf Horizon).

17:30 Atsedenaldia

17:45 VR zineman: ikus-entzunezko formatu berriak aztertzen. Martin Allais(Battlescar film) eta Mikel Zorrilla(Vicomtech).

18:30 Zinemaren etorkizuna. Pedro Escalona(Trigital), Pepe Abellán(Picnic), Jordi Bares(Rohtau), Sérgio Santos(Do Producciones).


Laburrean

  • Mota Jaialdia
  • Data 2021(e)ko ekainaren 16(e)tik 2021(e)ko ekainaren 17(e)ra
  • Lekua Tabakalera
    Andre Zigarrogileen plaza, 1
    Donostia-San Sebastián
  • Sarrerak Erosi
  • Web Tabakalera

Non

Euskadi, auzolana