"Artea eta Literatura" Hitzaldi-zikloa: "Polizia-eleberria Euskal Herrian"

Vitoria-Gasteiz 2021(e)ko Ekainak 17
  • "Artea eta Literatura" Hitzaldi-zikloa: "Polizia-eleberria Euskal Herrian"

Montehermoso Kulturunean Artea eta Literatura ardatz hartuta burutuko den hitzaldi-ziklo honen bidez, ikasteko, trukerako eta jakintza bultzatzeko guneak sortu nahi dira, gogoeta bultzatzeko tresna gisa.

Hitzaldiak gaztelaniaz izango dira eta 19:00etan hasiko dira Montehermoso Kulturunean. Sarrera librea edukiera bete arte. Hizkuntza: gaztelania.

SARS-CoV-2ak eragindako infekzioen hedapena geldiarazteko eta indarrean izango ditugun prebentzio-neurri espezifikoen arabera, ordutegiak aldatu litezke.

EGITARAUA

Ekainak 17: Polizia-eleberria Euskal Herrian

Josean Morlesín eta Manu López Gaseni. "Euskal polizia-eleberria haren azalen bidez”

Euskal eleberri polizialaren ezaugarrien eta horrek azaletan izan duen islaren azterketa dinamikoa eta ikus-entzunezkoa egingo da. Besteak beste, Jose Antonio Loidi, Gotzon Garate, Itxaro Borda, Jon Arretxe eta Dolores Redondoren lanak aztertuko dira.

José Antonio Morlesín Mellado
, Marrazketa Saileko irakaslea Arte Ederren Fakultatean (UPV/EHU). Bere ikerlanak Euskal Herriko liburuen azalen diseinuan oinarritzen dira. Ilustrazioak, komikiak eta argitalpenak egin ditu hainbat erakunderentzat.

Manu López Gaseni
, Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktikako irakasle titularra da Hezkuntza eta Kirol Fakultatean (UPV/EHU). Ikertzailea izateaz gain, haur eta gazte literaturako lanen egilea eta itzultzailea da.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana