Azkena Rock Festival 2021

Vitoria-Gasteiz 2021(e)ko ekainaren 17(e)tik 2021(e)ko ekainaren 19(e)ra
  • Azkena Rock Festival 2021

2021. urteko Azkena Rock Festival jaialdian arituko dira The Offspring, Turbonegro, Los Zigarros, Drive-By Truckers, The Steepwater Band, The Wildhearts, Dewolff eta Ray Collins Hot Club.


Ostiral eta larunbat honetan, 2020ko edizioa online ikusi ahal izango da eta, kontzertu esklusiboez gain, jaialdiaren historian izan diren eta orain arte inoiz eman gabeko emanaldi onenak eta elkarrizketak ere eskainiko ditu.


Gaur izan da prentsaurrekoa Gasteizen, eta Azkena Rock Festival jaialdiko antolatzaileek zortzi izen berri iragarri dituzte 2021eko ediziorako; beste kartel-buru bat, besteak beste. Duela aste batzuk, jaialdia hurrengo urtera arte atzeratuko zela iragarri zutenean, zaleen artean harrera oso ona izan zuen kartelari ahal zen heinean eusteko hitza eman zuten ARF jaialdiaren antolatzaileek, eta, hitza betez, datorren urteko programazioan honako hauek egongo direla berretsi dute gaur: Drive-By Truckers, The Steepwater Band, The Wildhearts, Dewolff eta Ray Collins Hot Club. Gainera, beste hiru artista berri ere iragarri dituzte: Offspring, Turbonegro eta Los Zigarros. Horrela, bada, zortzi izen berri, guztira, lehendik iragarritako Iggy Pop, Patti Smith, Brian Wilson, Social Distortion, Suzi Quatro, L7 handiez gain; horrenbestez, ARF jaialdiaren 2021eko hitzordua handienetako bat izango dela aurreikus daiteke, bai 20. urteurrena ospatuko delako, bai hiru eguneko iraupena izango duelako, baina jaialdiaren jarraitzaileentzat berezienetako bat eta gehien gogoratuko dutenetako bat ere izango da.


Azkena Rock Festival 2021 jaialdirako sarrerak salgai daude dagoeneko, jaialdiaren webgunean: https://www.azkenarockfestival.com.

 

 

AZKENA ROCK FESTIVAL 2021
17,18 y 19 de junio de 2021


IGGY POP
PATTI SMITH AND BAND
THE OFFSPRING
BRIAN WILSON ft. AL JARDINE & BLONDIE CHAPLIN
SOCIAL DISTORTION
SUZI QUATRO
L7

TURBONEGRO
FU MANCHU 30TH ANNIVERSARY
DRIVE-BY TRUCKERS
BLACK MOUNTAIN
REVEREND HORTON HEAT
SHOOTER JENNINGS
ROBYN HITCHCOCK & LOS DEL HUEVOS BAND
THE WILDHEARTS
DEWOLFF
THE STEEPWATER BAND
LOS ZIGARROS
RAY COLLINS HOT CLUB
LYSISTRATA
LIHER
THE FAITHLESS
WICKED WIZZARD
Y muchos más…
 
Precios:
Bono 3 días: 145€ + gastos
Bono 3 días + Camping: 160€ + gastos
Camping 4 noches: 15€
Disponible compra a plazos


Laburrean

  • Mota Jaialdia
  • Data 2021(e)ko ekainaren 17(e)tik 2021(e)ko ekainaren 19(e)ra
  • LekuaMendizabala

    Vitoria-Gasteiz
  • Sarrerak Erosi

Non

Euskadi, auzolana