LAIDA LERTXUNDI: "8 ENCUENTROS"

Bilbao 2021(e)ko ekainaren 17(e)tik 2021(e)ko urriaren 22(e)ra
  • LAIDA LERTXUNDI: "8 ENCUENTROS"

Laida Lertxundik, 2021eko urtarriletik artista AZkidea denak, "8 Topaketa" proiektua jarri du abian: zortzi tailer eta elkarlaneko errodaje ditu, eta emaitza 16 mm-ko obra bat izango da.

Laida Lertxundi, Artista AZ kideak, 8 topaketak proiektuarekin jarraitzen du: zortzi tailer eta elkarlaneko errodaje ditu, eta emaitza 16 mm-ko obra bat izango da.

Topaketa bakoitzak bi zati ditu: Lehenengoan, tailer bat egiten da artista gonbidatu batekin Azkuna Zentroan. Bigarren zatia Bizkaiko zortzi menditan egiten da. Filmaketa bakoitzak prozesu espezifiko bat hartuko du kontuan, ekoizpen zinematografiko tradizionalaren faseen barruan (kokapena, interpretazioa, gidoia, soinu-banda, ekoizpena, kamera, argiztapena eta edizioa), eta birsignifikatu egingo ditu, mugimenduan dagoen irudi-lan bat sortzeko ideia eta parametroen multzo zehatz bat eratzeko.

Lehen topaketan, Usoa Fullaondo (Algorta, 1979) artista, ikertzaile eta irakaslea izan da gonbidatua, eta, horren ondoren, proiektuak aurrera jarraituko du uztailaren 1ean eta 2an. Gesto (Performance) izeneko II. Topaketan, terapeuta somatikoa eta Feldenkrais metodoaren eta Danza Presenciaren irakaslea den Sirah Badiola eta Keira Green ikus-entzunezko artista izango dira.

Orixol mendian artistekin filmatu ondoren, uztailaren 15 eta 16an, III. Topaketa egingo da, Perkusioak (partiturak). Alejandro Alonso komisario, idazle eta ikertzailea izango dute gonbidatu, eta Anboton grabatuko dute

IV. Topaketako gonbidatua Ren Ebel artista izango da; irailean egingo da, Esfortzua (Produkzioa) titulupean.

8 topaketa horien emaitza materialak 16 mm-ko film bat sortzeko konbinatuko dira gero.

PROGRAMA:

I. TOPAKETA: LANDA GRABAZIOAK (LEKUA)
Ekainak 17, osteguna, 16:00etatik 19:00etara. Usoa Fullaondorekin egindako tailerra: Triangular el Deseo (gaztelaniaz)
Ekainak 18, ostirala*. Errodajea Urkiolamendin

II. TOPAKETA: KEINUA (PERFORMANCE)
Uztailak 1, osteguna, 16:00etatik 19:00etara. Sirah Badiolaren lantegia: Dantza Presentzia (gaztelaniaz)
Uztailak 2, ostirala*. Errodajea Orixolen eta Tailerra Keira Greenekin: Skotomorphogenesis (ingelesez)

III. TOPAKETA: PERKUSIOAK (PARTITURAK)
Uztailak 15, osteguna, 16:00etatik 19:00etara. Alejandro Alonso Díazekin egindako tailerra: Erresonantziak (gaztelaniaz)
Uztailak 16, ostirala*. Anboton filmaketa

IV. TOPAKETA: AHALEGINA (PRODUKZIOA)
Irailak 23, osteguna, 16:00etatik 19:00etara. Tailerra Ren Ebelekin: Map making (ingelesez)
Irailak 24, ostirala*. Errodajea Gorbeian

V. TOPAKETA: SUBLIME DENA ETENDA (KAMERA)
Urriak 21, osteguna, 16:00etatik 19:00etara. Clara Schulmannekin egindako tailerra: The Compagny she Keeps. (ingelesez)
Urriak 22, ostirala*. Filmaketa Mugarran

* Mendiko grabaketa larunbata edo igandea ere izan daiteke, eguraldiaren arabera.

* Parte-hartzaileek ikus-entzunezko materiala garraiatzen eta muntatzen lagundu beharko dute, filmatzeko prozesuaren zati gisa.

IZEN-EMATEA:

Izena emateko orria bete behar da, honako hauek barne:

  • Biografia (paragrafo bat gehienez),
  • Motibazioa (paragrafo bat gehienez)
  • Lanaren deskribapena (paragrafo bat gehienez)

Heltzen diren eskaeren artean artistak aukeraketa egingo du profilak topaketetara egokitu daitezen.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana