Hogei Berriro

Bera 2021(e)ko Ekainak 18
  • Hogei Berriro

Kultur 2021 programaren baitan.

Txuma Flamarique nafar gitarrista ezagunaren proiektu berria da. Maite Txurrukarekin,Ion Dorregarairekin eta Jon Uribeetxe berriarekin batera Hogei Berriro taldea osatzen dute eta emanaldian Benito Lertxundi, Mikel Laboa, Hertzainak, Ruper Ordorika, Xabier Lete... eta beste euskal artista klasiko batzuen lanak emanen dizkigute.

Hogei Berrirok musika kalitatez eta doinu ederrez beteriko oroitzapen horietara eramanen gaitu, eskubide osoz gure ondare musikalaren parte bilakatu diren horietara.

Esperientzia luzea dute musikaren munduan, parte hartu baitute Enemigos Íntimos, Malú, Melendi, Nena Daconte, Los Condes edo No more Blues moduko taldeetan.


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2021(e)ko Ekainak 18
  • Ordutegia20:30
  • LekuaAltzateko Jaunaren Plaza

    Bera
  • HizkuntzaEuskara

Non

Euskadi, auzolana