"Lokatza historiaren zaindari"

Irun 2021(e)ko ekainaren 18(e)tik 2021(e)ko irailaren 19(e)ra
  • "Lokatza historiaren zaindari"

Irungo Udalak, Oiasso Erromatar Museoaren eskutik, Kultura, Hezkuntza eta Herri Unibertsitatearen Udal Fundazioarekin lankidetzan, Gijongo Museo Arkeologikoen bitartez, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Gordailuaren bitartez Lokatza historiaren zaindari erakusketa aurkezten du. Erakusketak Gipuzkoan eta Gijonen lokatzari esker aurkitu eta kontserbatutako objektuei buruz doa.

Inaugurazioa: ekainaren 18an, Arkeologia Jardunaldi Europarrekin bat eginez.

Erakusketa honetan aurkezten diren objektuak denboran kapsulatutakoak dira eta aparteko balioa dute, baldintza berezietan kontserbatutako piezak izanik. Material organikoz, zurez, larruz eta artilez egindako piezak dira, egoera normal batean denboraren poderioz desegin ohi direnak. Baina bertan biltzen ditugun pieza hauek bizirautea lortu dute mende guzti hauetan zehar lokatzetan lurperatuta geratu direlako, lokatz hori arduratu delarik horiek zaintzeaz. Pieza horiek garai hartako egunerokotasunarekin loturiko pasarte ia ezezagunak marrazteko aukera ematen digute.

Erakusketa honen abiapuntua 2016ko zorioneko kointzidentzia batean kokatzen da, profesionala kasu honetan, ibilbide ezaguneko bi arkeologoen artean, hau da, Paloma García eta Mertxe Urteagaren artean. Urte hartan Garcíak Gijongo Tabacalera eraikineko indusketetan aurkitutako objektu arkeologikoen bilduma bikaina tratatzeko ardura zuen, eta Urteagak Gordailuko instalazioetan zaharberritzeko aukera zabaldu zion, urez gainezka zeuden material organikoetarako zuen ekipamendu bikainarekin. Akordio horretan bilduma Gipuzkoan ikusgai jartzeko aukera ere planteatu zen. Ondoren, Arkeolanek egindako esku-hartze arkeologikoetan berreskuratutako aparteko beste objektu batzuk gehitzeko aukera ikusi zen, urte hauetan fase ezberdinak gertatu direlarik gaur egun publikoari aurkezten zaion prozesu bat osatu arte.

Erakusketaren helburuetako bat, gainera, ikerketaren lana, indusketetan egindako lana eta katalogazioa nabarmentzea da, baina, era berean, erakusketak Gordailuan, Gipuzkoako Foru Aldundiaren zentro espezializatuan, material horiek kontserbatzeko eta finkatzeko egiten den prozesuari balioa emateko ere balioko du.

Beraz, erakusketak, gure iraganeko bide luzea egiteko aukera ematen digu. Oiasso inguruko pieza erromatarrak biltzen ditu, I. eta II. mendeetakoak; baita Gijongo Tabacalera putzu-biltegian egindako indusketetako objektuak ere, VI-VIII. mendetakoak, eta XIII. mendetik XVI. mendera bitarteko Hondarribiako, Azkoitiko eta Elgoibarko (Gipuzkoa) aurkikuntzekin osatzen da.

HITZALDIA / MAHAI-INGURUA

Ekainaren 18an, 19:00etan.

Paloma García Díaz, Gijongo Museo Arkeologikoen zuzendaria, eta Mertxe Urteaga, Gipuzkoako Foru Aldundiko arkeologo teknikoa eta indusketen arduraduna, bertan izango dira eta pieza horien salbuespenezko izaeraz hitz egingo digute.

Doako sarrera erakusketara.

ERAKUSKETAREN ORDUTEGIA

Asteartetik larunbatera: 10:00-20:00.
Igandeetan: 10:00-14:00.


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2021(e)ko ekainaren 18(e)tik 2021(e)ko irailaren 19(e)ra
  • OrdutegiaIraila - Martxoa: Asteartetan, asteazkeneta, ostegunetan eta igandetan: 10:00-14:00. Ostiraletan eta Larunbatetan: 10:00-14:00 / 16:00-19:00. Apirila - Abuztua: Asteartetatik larunbatera: 10:00-20:00. Igandetan: 10:00-14:00. Astelehenetan eta igande arrat
  • Lekua Oiasso Erromatar Museoa
    Eskoleta, 1
    Irun
  • Web Oiasso Erromatar Museoa

Non

Euskadi, auzolana