Ruper Ordorika

Azpeitia 2021(e)ko Ekainak 18
  • Ruper Ordorika

24 disko baino gehiagorekin, Ruper euskal musikaren erreferente eztabaidaezina da. Bere abestietan edertasuna zein gogo-sakontasuna adieraztea lortu izan du beti.
Ruper Ordorika musikari lez nor den ezin da pare bat berbatan azaldu…

Bere ibilbide luzean herri-tradizioarekin bat egiteko gai izan da; hala, Hiru Truku hirukotea sortu eta harekin hiru disko grabatu zituen euskal abesti herrikoien ikerketan oinarrituta eta, aldi berean, nazioarteko abangoardiako musikariekin grabatzen eta emanaldiak eskaintzen ibili da: Ben Monder, Jamie Saft, Kenny Wollesen… Emaitza: garai guztietarako abestiak, iraunkorrak, atmosfera klasiko eta garaikidean estalita.

Oraingo honetan, Ruperrek luxuzko Mugalariekin joko du: Arkaitz Miner, Lutxo Neira eta Hasier Oleaga.

40 urte baino gehiago bete ditu doinugintzan eta, inolako zalantzarik gabe, euskal musikari handienetako bat da.

kulturaz.eus/

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana