Musikaren Eguna 2021: Bruna + Susmara

Donostia-San Sebastián 2021(e)ko Ekainak 19
  • Musikaren Eguna 2021: Bruna + Susmara

2021eko Musikaren Eguna ospatzeko Donostia Kultura-k eta Fnac-ek antolatutako kontzertua.

Pandemiaren isiltasunaren itzalera sortutako pop supertalde berria da Bruna. Aire berriak arnasten dituen arren, errepideei eta agertokiei dagokienez ondutako sei musikarik osatzen dute taldea: Cesar Pop (Leiva, Quique Gonzalez) teklatuan, Chapo González (M-Clan, Tarque, Baxar) baxuan, Coki Giménez baterian (DinoMartín a Dani), Mara Rubio (La Sonrisa de Julia, Destino48) gitarran, Sergio Valdehita (Sidecars, Iván Ferreiro...) Hammond eta Rhodes teklatuetan eta Nadia Álvarezen ahots nahastezina.

Horiekin batera, 2018an sortutako Susmara talde donostiarra arituko da. Donostia Kultura-ren Musikagela entsegu aretoen zerbitzutik dator eta taldeak duela gutxi argitaratu duen lehen EP pandemikoa aurkeztuko du. Bertan topatuko ditugu eszenatoki gose handia duten pop/rockez jantzitako istorio nostalgiko eta zintzoak. Susmara dira: David Grajal, Ivan Benko, Adrian Montoto eta Urko Urbieta.

Dkluba

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana