Igandays: Airu

Bilbao 2021(e)ko Ekainak 20
  • Igandays: Airu

Gozatu hemendik aurrera igandean musika onenarekin Bilborock-en.  Formatu txikiko eta giro hurbileko ekitaldiak gustuko badituzu, hau da zure plana!. Bilboko Udalak lehen aldiz jarri du abian Igandays programa, kontzertu ziklo bat igande goizetarako, gazteei zuzenduta, eta unean uneko musika proposamenik onena duena.

Musika emanaldiak hilean behin egingo dira, igandean, eta 13:00etatik aurrera, Bilborock aretoan. Programatutako musika-menua hasteko, igande honetan bertan, martxoaren 28an, Tronoco bandarekin gozatu ahal izango duzu, Conxita eta Fermi Herrero anaiek osatutako bikote katalana da honakoa hau. Bere abestiek irudimena eta xalotasuna, aurreikusteko ezintasuna eta eromena nahasten dituzte, lotsagabekeriaren eta punk espirituaren bidezko ukituekin. Kontzertu honetarako sarrerak dagoeneko eskuratu daitezke, aurretiaz, 5 euroko prezioan, web orri honetan. Txarteldegian ere erosi daitezke, 7 eurotan.

Beste alde, apirilaren 11an, Luciaren eta El Lerdoren  txanda izango da. Lucía Salcedok (ahotsa) eta Ibon Belandiak (ahotsa eta gitarra) osatutako bikotea da. Euren hitzak umorez bilduta, duo akustiko honek kutsu klasikoko melodiekin eta euren bizi-esperientzietan oinarritutako gaiekin harritzen gaitu.

Kontzertu honen ondoren, maiatzaren 9an, Bajo del Paraguas joko du. Bilboko pop-rock taldea, emakume ahots pertsonalekin. Abesti itsaskorrak eta poz kutsakorra.

Ekainaren 20an Airu taldeak joko du. Irune Vega konpositorearen proiektu pertsonaletik sortu zen, Erik Gonzalez, Mikel Izarra eta Patricia Echanoveren laguntzaz. Riff soilen proposamen minimalista bat eskaintzen du bere soinuak, sentimentalismoa, melodia goibelak eta ahots iluna, literaturako eta zinemako zenbait obren aipamenekin.

Ekimen honekin, Udalak gazteentzako musika-eskaintza handitu du urian, eta gazteen eskariari erantzuten dio, beraiek honelako ekimenak eskatzen eta eskertzen baitituzte: aisialdiko eta kulturako proposamenak, segurtasunez eginak.


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2021(e)ko Ekainak 20
  • Ordutegia13:00
  • Lekua Bilborock
    Muelle de la Merced, 1
    Bilbao
  • Web Bilborock

Non

Euskadi, auzolana