"kantagiLtza" solasaldi musikatuak 2021: Olatz Salvador

Oiartzun 2021(e)ko Ekainak 20
  • "kantagiLtza" solasaldi musikatuak 2021: Olatz Salvador

Ziklo horren helburua musikariak gertutik ezagutzea da, baita ezagutaraztea ere. Horrela, “giro goxoa” sortu nahi dute 2021 honetan ere. Igande arratsaldeetan izango dira saioak.

Luxuzko kartela osatu dute aurten ere bai. Lehenengo saiorako Gorka Urbizu gonbidatuko dute, bigarrenerako Olatz Salvador eta hirugarrenerako, Niko Etxart. Saio guztiak Gotzon Barandiaranek gidatuko ditu.

Solasaldi musikatuak Arizmendieneko lorategian izango dira, eguraldi ona eginez gero. Bestela, Done Eztebe parrokiara eramango dituzte saioak. Sarrerak non lortu behar diren aurrerago jakinaraziko dutela esan dute antolatzaileek.

Egitaraua

  • Maiatzak 23: Gorka Urbizu. Saio bikoitza izango da, 17:30ean eta 19:30ean.
  • Ekainak 20: Olatz Salvador. 18:00etan.
  • Irailak 19: Niko Etxart. 18:00etan.

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2021(e)ko Ekainak 20
  • Ordutegia18:00
  • LekuaArizmendieneko lorategia (eguraldi txarrarekin, Done Eztebe parrokian)
    Oiartzun
  • HizkuntzaEuskara

Non

Euskadi, auzolana