"EZKERRALDEA. Aro industrialaren amaiera"

Barakaldo 2021(e)ko ekainaren 21(e)tik 2021(e)ko uztailaren 23(e)ra
  • "EZKERRALDEA. Aro industrialaren amaiera"

Barakaldoko José Antonio Gutiérrez diseinatzaile grafikoaren argazki-bilduma.

1995-1996 urteetan lortutako irudiek aro baten amaiera eta berri baten sorrera irudikatzen dituzte; hau da, orain 25 urte gertatutako Bizkaiko Labe Garaien eraispena eta Sestaoko Altzairutegi Trinkoaren eraikuntza. Horrela, José Antonio, bere Nikon makinarekin eta etxeko laborategi batean zuri-beltzean eskuz positibatutako argazkiekin, eraldaketa handien une historiko baten aparteko lekuko bihurtu da. Alde batetik, Bizkaiko Labe Garaien instalazioen eraispenak siderurgia zaharreko hondakinak, txatarra eta keak desagerraraztea ekarri zuen, bai eta enpresa gazte eta moderno baten sorrera ere. Bestalde, azken 100 urteetan Euskadiko enpresarik garrantzitsuenetako bat izan den Bizkaiko Labe Garaien amaierak aldaketa handiak ekarri ditu ekonomiaren, gizartearen eta lanaren ikuspuntutik. Hori guztia erakusketa honetan islatzen da.

Gainera, José Antonio Gutiérrez jaunak berak egindako bideo bat proiektatuko da, egilearen bilduma partikularreko argazki gehiago dituena. 


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana