UPV/EHUren Uda Ikastaroak 2021: "Euskararen familia bidezko transmisioa: ezaugarriak, egoera eta bilakaera"

Donostia-San Sebastián 2021(e)ko ekainaren 21(e)tik 2021(e)ko ekainaren 22(e)ra
  • UPV/EHUren Uda Ikastaroak 2021: "Euskararen familia bidezko transmisioa: ezaugarriak, egoera eta bilakaera"

Uda Ikastaroa aurrez aurre egingo da eta online zuzenean parte hartzeko aukera ere egongo da ZOOM bidez. Matrikula prozesuan nola parte hartuko duzun aukeratu: aurrez-aurre edota online zuzenean.

Hizkuntzaren familia bidezko, belaunez belauneko transmisioa oinarrizkoa da. Izan ere, berau da hizkuntzaren biziraupena ziurtatzeko biderik naturalena, eraginkorrena eta merkeena.

Euskara biziberritzeko, familia bidezko transmisioak duen garrantziaz jabetuta, ezinbestekoa da familia-mota bakoitzaren jokabideak ezagutzea, baita jokabide horien atzean egon daitezkeen zailtasunak, aukerak eta aldagaiak (gune soziolinguistikoa, adina, jatorria, ikasketa-maila...) identifikatzea ere.

Helburuak

Uda Ikastaro honek galdera hauei erantzun egokia ematea du helburu:

Zein dira hizkuntza-hautua egiteko arrazoiak?

Zein dira euskararen alde hizkuntza-ohiturak aldatzeko zailtasunak?

Zein eragin du familiak, lagunarteak, testuinguru soziolinguistikoak edota lan-giroak hizkuntza-ohituren aldaketan?

Nola aldatzen dira hizkuntza-ohiturak denboran zehar? (Bikotekideen arteko hizkuntza-aldaketa, bikotekideen eta seme-alaben artekoa, seme-alaben artekoa)

Zein dira gakoak euskararen familia bidezko transmisioa indartzeko?

Jarduera nori zuzenduta

Unibertsitateko ikasleak

Irakasleak

Profesionalak

Publiko orokorra

Informazio gehiago

www.uik.eus

Laburrean

  • Mota Formakuntza
  • Data 2021(e)ko ekainaren 21(e)tik 2021(e)ko ekainaren 22(e)ra
  • Lekua Miramar Jauregia
    Mirakontxa Pasealekua, 48
    Donostia-San Sebastián
  • Zenbatekoa54 / 77 €
  • HizkuntzaEuskara
  • Web Miramar Jauregia

Non

Euskadi, auzolana