Batera: "Larrugorritan"

Vitoria-Gasteiz 2021(e)ko Ekainak 22
  • Batera: "Larrugorritan"

Batera, kultur proiektuak elkarrekin deialdiaren 2020-2021 edizioan aukeratutako lanetako bat da Larrugorritan seriea.

Larrugorritan gazteei zuzenduta dagoen euskarazko fikziozko serie bat da eta Jone Arriolak sortu du. Gaurkoan serie horretako lehen kapitulua ikusteko aukera izango da.

Bost kidez osatutako kuadrilla batek emakumeen eta gizonezkoen estereotipo eta mitoekin apurtuko du. Euskal gazteok egunerokotasunean bizi ditugun gatazkak eta zalantzak jorratuko dira seriean: Enak, Nikok, Larak, Alik eta Maik haien inguruko gaiei egin beharko diete aurre: drogak, sexua, identitate-arazoak, traumak, sare sozialak, maitasuna eta adiskidetasuna.

“Istorio hau gure gaztetasunetik eta genero ikuspuntutik kontatu nahi dugu, gure errealitatea islatuz eta ikuslearen identifikazioa bultzatuz, batez ere emakumearen identifikazioan oinarritu gara. Euskarazko eduki gehiago egiteko beharra dago eta guk gure ekarpen txikia egin nahi dugu eta gazteak euskaraz kontsumitzera animatu”.

Larrugorritan proiektuaren ibilbidea duela pare bat urte hasi bazen ere, Tabakalerako 2DEO deialdiaren laguntzaz ekin zion bide profesionalago bati, 2020ko uztailean. Beranduago, 2021eko urtarrilean, Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxearen Batera deialdiaren laguntzaz, bidean jarraitzeko bigarren bultzada izan genuen, crowdfounding kanpaina sortu, diru ekarpena jaso eta jende gehiagorengana heltzeko aukera izan genuen.

Ideia xume bat izatetik proiektu sendo izatera iritsi da, izan ere, proiektuaren pilotu-teaserra 2021eko apirilean grabatzera iritsi gara.

Jone Arriolak hasitako bidera, hainbat kide batu dira proiektua aurrera eramateko asmotan, Katz Estudio ekoiztetxea, Uxue Botas, Ane Nafarrate, Mirena Nafarrate, Ainara Arriola, Uxue Jimenez, besteak beste. Lan taldea emakumez osatzea izan da hasierako helburua, emakumearen lanari behar duen presentzia emateko eta genero ikuspuntua alderdi guztietatik nabarmentzeko.

Gaur egun Jone Arriola eta Katz Estudio ekoiztetxearen koprodukzio bilakatu da Larrugorritan.

Lan honek Batera deialdiko VITAL fundazioaren laguntza jaso du.

OHARRAK:

  • Egoerak eta Lehendakariaren maiatzaren 7ko 23/2021 dekretuak eskatzen dituen segurtasun baldintzak (higienea, segurtasun distantziak, edukieraren kontrola…) bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau, eta tokian tokiko argibideak momentuan jakinaraziko dira jarduerak modu egoki eta seguruan burutu daitezen.
  • Jarduerara 10 minutu lehenago etortzea gomendatzen da.
  • Jarduera hau doakoa da, baina edukiera mugatua izango denez, gonbidapenak aurrez eskuratu beharko dira Oihanederren webgunean; horretarako emanaldia baino astebete lehenago irekiko da aukera, eta hasi baino ordubete lehenago itxiko.
  • Jardueran parte hartu nahi duen pertsona orok behar du gonbidapena.
  • Hiru urtetik beherako adingabeak ezin dira sartu helduentzako diren emanaldietara.
  • 3-12 urte bitarteko haurrak eta gaztetxoak heldu batek lagunduta egon behar dira emanaldian, eta haiek ere gonbidapena behar dute.
  • Jarduera hasi eta 5 minutura gonbidapenek duten balioa galduko dute.
 

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana