Batera: "Loa loa, laguna"

Vitoria-Gasteiz 2021(e)ko Ekainak 23
  • Batera: "Loa loa, laguna"

BATERA, kultur proiektuak elkarrekin deialdiaren 2020-2021 edizioan aukeratutako lanetako bat da Loa loa, laguna egitasmoa:

Loa loa, laguna jakintza-alorreko proiektu eszeniko bat da. Euskal lo kanta tradizionalak berreskuratzeko eta hauek transformatzeko asmoz, Maider Lasak, sensualitatea eta sexualitateari buruzko hainbat hausnarketen inguruan, kanta hauen bertsio berriak sortu ditu Malen Iturriren laguntzarekin batera.

Zazpi kantaren bertsioak egin dira eta disko bat osatu. Kantei lotutako bideoklipak ere egin dira eta zuzeneko ekitaldian proiektatuko dira kantaldiarekin batera.

“…errekara ni noiala

topa neban mingain bat

kendu neutzan ezpain bat

ipini neutzan beste bat…”

Ditugun imaginario kolektiboen transformazio bat eskaintzen duen esperientzia hau gozatu nahi?

Lan honek Batera deialdiko Gauekoak programaren eta Oihaneder Euskararen Etxearen laguntza jaso du.

OHARRAK:

  • Egoerak eta Lehendakariaren maiatzaren 7ko 23/2021 dekretuak eskatzen dituen segurtasun baldintzak (higienea, segurtasun distantziak, edukieraren kontrola…) bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau, eta tokian tokiko argibideak momentuan jakinaraziko dira jarduerak modu egoki eta seguruan burutu daitezen.
  • Jarduerara 10 minutu lehenago etortzea gomendatzen da.
  • Jarduera hau doakoa da, baina edukiera mugatua izango denez, gonbidapenak aurrez eskuratu beharko dira Oihanederren webgunean; horretarako emanaldia baino astebete lehenago irekiko da aukera, eta hasi baino ordubete lehenago itxiko.
  • Jardueran parte hartu nahi duen pertsona orok behar du gonbidapena.
  • Hiru urtetik beherako adingabeak ezin dira sartu helduentzako diren emanaldietara.
  • 3-12 urte bitarteko haurrak eta gaztetxoak heldu batek lagunduta egon behar dira emanaldian, eta haiek ere gonbidapena behar dute.
  • Jarduera hasi eta 5 minutura gonbidapenek duten balioa galduko dute.
oihaneder.eus

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana