2021eko Udako ikastaroa: "Oroimena, iragan industriala eta irudia Bilbao hirian"

Bilbao 2021(e)ko ekainaren 24(e)tik 2021(e)ko ekainaren 25(e)ra
  • 2021eko Udako ikastaroa: "Oroimena, iragan industriala eta irudia Bilbao hirian"

On line ere zabalduko da.

Hizlariak:

  • Juan Pablo Ordúñez, Mawatres eta Camilo Torres. Arte Garaikideko Ikerkuntzako doktoretzako programaren ikertzaileak, UPV/EHUn, eta LAN Festival Audiovisual Obrero-ren kolaboratzaileak.
  • Mónica Allende. London School of Communication, UAL

Laburpena:

Zorrotzako irlaren berezitasunetik abiatuta, eta azken urteetan Bilboko bihotzean egiten ari diren prozesuak kontuan izanik, hiriaren iragan industrialari begiratu nahi diogu, eta gure memoria elikatzen dituzten eztabaida eta irudietan parte hartuko. Behinola fabrikak eta tailerrak zeuden lurzoruen hiri-garapenak trantsizio-uneak sortzen ditu, izan zenaren eta izango denaren artekoak. Garrantzitsuak, kultur proiektuetarako eta hiriaren eta inguruko bizilagunen etorkizuneko asmoetarako.
Bilboren iragan eta orain industrial eta langilearen inguruko ikus-entzunezko dokumentuen bitartez, memoriaz, lanaz edo fabrikez hitz egingo da, eta gai hauek ikertzen ari diren gazteen proiektuak aurkeztuko dira.

  • UPV/EHUko Arte Ederretako Fakultateak, London College of Communication-ek eta UAL-ek antolatu dute, LAN Festival Audiovisual Obrero-ren kolaborazioarekin, zeinaren hurrengo edizioa Bilbon izango baita (2021eko udazkenean).
Bilboko Udala

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana