"Huts baten amaiera beste baten hasiera da", Fermin Jimenez Landaren erakusketa

Egüés 2021(e)ko ekainaren 24(e)tik 2021(e)ko urriaren 31(e)ra
  • "Huts baten amaiera beste baten hasiera da", Fermin Jimenez Landaren erakusketa

Huts baten amaiera beste baten hasiera da erakusketa-proiektu bat da, proiektu editoriala halaber, Fermin Jimenez Landak Oteiza Museorako egina. Proiektua artistaren borondatetik abiatzen da, Oteizaren eskulturen artean sortzen den hutsa esploratu nahi baitu, haren obren zentzu espaziala handituz horrela. Eskultura bat osatzen duten elementuen artean sortutako espazioa sinbolizatzeko prozesutik abiatuta, proiektuak muturreraino eramaten du hutsa laneko gaitzat ulertzea. Horretarako, Jimenez Landa ez da Oteizak bere obren barnean aktibatzen duen kondizio espazialera mugatzen; hori beharrean, eskultorearen obren artean sortzen den kondizio espazialean jarri du arreta.

Arteko diskurtso handietara modu periferikoan hurbiltzeko ohi duen moduarekiko leial, eta forma eta esangura arteko lerratze sotilak sortuz, Jimenez Landak lotu egin du hutsa, Oteizaren eskultura-lengoaiaren elementu nagusia, bere lanari egokituagoko elementuekin, esaterako ibiltzearekin, kartografiarekin, egoerak probokatzearekin eta narratiboarekin, eta gaztelaniazko vacío terminoaren sustrai komuna (vacuus), berriz, beste zenbait kontzeptu eratorrirekin, vago, vacaciones eta vagabundo-rekin (alfer, opor eta ibildaun) kasu.  Paradigma horri jarraiki, poetikoki aktiboak diren 50 cm x 2 m-ko espazioak trazatu ditu, baina baita 50 cm x 7.000 km-ko formak ere, Oteizaren obren arteko espazioek sorrarazitako bilbe ikusezinarekin mundua neurtuz eta geografia bakan bateko nodoak sorraraziz.

[...]

Oteiza Museoa

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana