Iñaki Diéguez Hirukote Akustikoa

Olazti/Olazagutía 2021(e)ko Ekainak 25
  • Iñaki Diéguez Hirukote Akustikoa

Kultur 2021 programaren baitan.

Azken urteotan bidelagun izan ditudan musiketan egindako bidaia. Musika frantsesa, tangoa, folkaren inguruko musika, musika inprobisatua edo jazza. Kontzertu eklektiko bat, niri gustatzen zaidan musika.

Agertokietan daramatzadan urte hauetan guztietan musikari handiekin batera jo dut. Orain modu intimoagoan jo nahi dut, musika-tresna xume eta aldi berean adierazpen-ahalmen handiko bat lagun dudala; nire konposizioak modu soilagoan, biluziagoan eman nahi ditut.

Kantu txiki nireak, musika-une gozo batez gozatzeko prestatuak... eta Angel Unzu (gitarra eta bouzouki-a) eta Iker Telleria (perkusioak) musikari eta lagun handiak alboan ditudala.

 


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2021(e)ko Ekainak 25
  • Ordutegia20:00
  • LekuaSarasate Plaza

    Olazti/Olazagutía

Non

Euskadi, auzolana