Kultura Bizia: Nøgen + Sua

Vitoria-Gasteiz 2021(e)ko Ekainak 26
  • Kultura Bizia: Nøgen + Sua

Nøgen

Lan berriak (Under Alt) ez du suposatzen hortaz aurrekoarekin erabateko haustura baina ezin esan liteke jarraipen hutsa denik. Melodiek itsaropenez beteriko malenkolia kutsua mantentzen badute ere eta, Zeri begira hartu nahi duzu lo?, Mapa, Zuek, Ihes edo Euria abestiak aurreko diskoaren indie-folk estiloan mugitzen badira ere, gainontzeko abestiak pop-rock indartsuago batean arituko dira. Horrela, Mila aldiz, Alene edo Erori arte abestiek, esaterako kapa elektriko anitzek sortutako riffen laguntza izango dute eta Gelditu dena, pop soilean dagoen ereserkia da. Jarraitasuna eta hausturaren arteko orekan kokatzen da Under Alt.

Soinu anitzak behar izan ditu lan honek eta horretarako Nøgeneko Eider, Markel, Alex, Olatz eta Jokin ez dira bakarrik aritu. Haritz Harreguyren estudioan grabatu eta nahastu dituzte abestiak eta Ultramarinos estudioan masterizatu. Modu berean, abesti bakoitzak behar zuen atmosfera sortzeko, Julen Idigorasek sinteekin eta Borja Antonek eta Maria Bustosek biolinarekin eta txeloarekin lagundu dute.

Sua

Ane (ahotsa), Janire (baxua eta teklatuak), Julen (gitarra) eta Esteban (bateria) dira SUAko kideak, eta estilo propio eta irmoa dute, musika molderik gabe sortzeko premian oinarritua; erregistro lasai eta sakonak erritmo bizienekin uztartzen dituztenez, geldirik egotea ez da aukera bat izango.

 

kulturaz.eus

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2021(e)ko Ekainak 26
  • Ordutegia18:00
  • Lekua Iradier Arena
    Berpizkundearen plaza, 6
    Vitoria-Gasteiz
  • Zenbatekoa18 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaEuskara
  • Web Iradier Arena

Non

Euskadi, auzolana