La Polla Records-en agur biraren kontzertu berezia

Vitoria-Gasteiz 2021(e)ko Ekainak 26
  • La Polla Records-en agur biraren kontzertu berezia

Covid-19aren pandemiaren prebentzio neurrien ondorioz, La Polla Records talde aguraindarrak eta Last Tourrek erabaki dute 40. urteurreneko biraren barruan ekainaren 13an Mendizabalan egitekoa zen Gasteizko kontzertua atzeratzea.

Data berria ere iragarri dute jada: 2021eko ekainaren 26an izango da, leku berean eta gonbidatutako artistak mantenduz; hau da, El Drogas, Lehendakaris Muertos, Kaotiko eta Cerveza Suicida taldeak igoko dira oholtzara Aguraingoekin batera.

"Lehentasun nagusia kontzertura joango direnen eta kontzertuan parte hartuko dutenen osasuna zaintzea da", adierazi dute sarrerak erosita zeuzkaten lagunei bidalitako oharrean; "baita ongizate orokorra zaintzea ere, Osasun Ministerioak hartutako neurriak errespetatuz".

Erositako sarrerak

Salmenta-puntu ofizialen bidez erositako sarrerak data berrirako erabili ahal izango dira, "izapide gehigarririk egin gabe". Egun berrira joaterik ez duten lagunei, ordea, hurrengo 14 egunetan itzultzeko aukera eman diete.

Halaber, sarreren salmentak "normaltasunez" jarraitzen du Last Tourren webgunean.

alea.eus

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2021(e)ko Ekainak 26
  • LekuaMendizabala

    Vitoria-Gasteiz
  • HizkuntzaGaztelania

Non

Euskadi, auzolana