Voodoo Charms

Vitoria-Gasteiz 2021(e)ko Ekainak 26
  • Voodoo Charms

Belar Sounds 2021 programaren baitan.

Voodoo Charms taldea estilo ezberdinetatik datozen musikariek osatzen dute. Estilo anitzak baina aldi berean lotura estua dutenak, hala nola bluesa, rocka, jazza eta rockabillya. Nahasketa honen emaitzari Voodoo & Roll deritzote.

Eszenaratzebikaina izanik, Voodoo Charms-ek bere emanaldiak benetako festa bihurtzen ditu. P
ublikoa rhythm and bluesaren urrezko garaira eramaten du, gaur egungo swing eta rock & roll estiloen zertzeladaz.

Gogoan izan

  • Jarduera hau maiatzaren7ko 23/2021 dekretuak eskatzen dituen segurtasun baldintzak (higienea,segurtasun distantziak, edukieraren kontrola…) bermatzeko neurriekin gauzatuko da, eta tokian tokiko argibideak momentuan jakinaraziko dira jarduerak modu egoki eta seguruan burutu daitezen.
  • Jarduera hau doakoa da, baina edukiera mugatua denez, gonbidapenak aurrez eskuratu beharko dira.
  • Ateak 30 minutu lehenago irekiko dira.
  • Jarduera hasi eta 10 minutura gonbidapenek balioa galduko dute.
  • Ekitaldian ezin da jan, ez edan.

 




Laburrean

Non

Euskadi, auzolana