B-Tuber. Youtuber Izarren Bila 2021

Bilbao 2021(e)ko ekainaren 28(e)tik 2021(e)ko uztailaren 2(e)ra
  • B-Tuber. Youtuber Izarren Bila 2021

BILBOKO UDALAK DATORREN ASTELEHENEAN, EKAINAK 7, B-TUBER. YOUTUBER IZARREN BILA! PROGRAMAN IZENA EMATEKO EPEA IREKIKO DU, GAZTEEI AISIALDIA EUSKARAZ ESKAINTZEKO

  • Tailer hauekin, 9 eta 12 urte arteko 240 neska-mutilek ikasiko dute ikus-entzunezko edukiak euskaraz konpartitzen, sortzen eta editatzen, eta YouTubera modu erraz eta seguruan igotzen.
  • Programa ekainaren 28tik uztailaren 2ra egingo da, egunean bi tailer eskainiz: bata goizez eta bestea arratsaldez. Tailer bakoitzean 24 gazte egongo dira gehienez, 6 laguneko taldeetan banatuta.
  • Interesa dutenek asteleheneko 9:00etatik aurrera izena eman ahalko dute, Udalaren web-orrian, www.bilbao.eus, ekainaren 20ra arte, domeka.

Bilboko Udalak, Azkue Fundazioarekin batera, aurten ere B-Tuber. Youtuber izarren bila! programa antolatu du, Bilbon erroldatuta dauden eta 9 eta 12 urte artean dituzten gazteentzat (2009, 2010 eta 2011. urteen artean jaiotakoentzat alegia). Ekimen honek 10 tailer eskaintzen ditu, guztira 240 plazarekin, gazteek ikus-entzunezko edukiak euskaraz konpartitzen, sortzen eta editatzen, eta YouTubera modu erraz eta seguruan igotzen ikasi dezaten.

Doako tailer hauek Bilboko Udalak udan antolatzen dituen jardueren eskaintzei batzen zaizkie. Oraingo honetan, familiei udako eskola-oporraldian adingabekoentzako hezkuntzazko aisiako eskaintzarekin kontziliatzen laguntzeaz gain, helburua da neska-mutilek aisialdian, eskolatik kanpo, euskara erabili dezatela.

Saioak ekainaren 28an, astelehena, hasiko dira, eta uztailaren 2an, barikua, amaitu. Egunean bi saio antolatu dira, hiru ordukoa bakoitza. Lehena goizez izango da, 9:30etik 12:30era, eta bestea arratsaldez, 15:30etik 18:30era. Tailer bakoitzean 24 gazte egongo dira gehienez, 6 laguneko taldeetan banatuta.

Interesa duten gazteek programatuta dauden 10 saioetako batean parte hartu ahalko dute. Hartara, Udalaren web-orrian eman beharko dute izena: www.bilbao.eus. Izena emateko epea ekainaren 7an hasiko da, astelehena, 9:00etatik aurrera, eta ekainaren 20ra arte egongo da zabalik.

Bilboko Udala

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana