HAU diseinu lehiaketan parte hartu duten lan nabarmenenen erakusketa

Donostia-San Sebastián 2021(e)ko ekainaren 28(e)tik 2021(e)ko irailaren 30(e)ra
  • HAU diseinu lehiaketan parte hartu duten lan nabarmenenen erakusketa

Irailaren 30era arte San Telmo Museoko gastro-kultura gunean (harreraren eta kafetegiaren artean) egongo dira ikusgai, HAU, Euskal Herriko objektu tradizionalen diseinu lehiaketaren laugarren edizioko lan nabarmenenak. Tartean, NAHUA, proiektu irabazlea.

Lehiaketa honen helburua da Euskal Herriko objektu tradizional bat berrinterpretatzea, egungo testuinguru eta beharretara egokituta. Aurten txokolate-ontziaren inguruan egin dute lan hautagaiek, mendetan zehar Euskal Herrian txokolatea irabiatzeko eta prestatzeko erabili izan den sukaldeko tresna.

Edizio honetan 43 aurkeztu dituzte eta horien artean epai mahaiak NAHUA proiektua saritu du, June Lizaso Odriozola eta Marta Loidi Urquizurena. Saria 1000 euro eta Ibili Menajarenen produktuak izan dira.

Horrez gain, epaimahaiak labarmendutako lan hauek ere badaude ikusgai erakusketan:

  • Nora Gondat Unzalu eta Eider Sanchez Imaz (MOKAMA)
  • Aitor Marauri Jauregui eta Oier Arevalillo Labayen (LATXOKO)
  • Maitane Urkiola Martinez eta Ane Barandiaran Lopez de Audicana (EDONORA)
  • Malen Deniz Ayerbe eta Mireia Elexpe Román (GOXOKO)
  • Miren Loiti Jaca eta Ibone Aboitiz Anakabe (GOXOPOT)
  • Paula Iglesias Izcue eta Eider Gabirondo Lopez (IKATZ)
  • Arrate Serrano Otadui eta Uxue Cabañes Iturbe (K'AKAW')

Bitamine Faktoria da lehiaketaren antolatzailea San Telmo Museoaren, Mondragon Unibertsitatearen, Ibili Menaje enpresaren eta Rafa Gorrotxategi gozogile eta txokolate-egilearen laguntzarekin. Erakunde horietako ordezkariek osatu dute epaimahaia.


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2021(e)ko ekainaren 28(e)tik 2021(e)ko irailaren 30(e)ra
  • Lekua San Telmo Museoa
    Zuloaga Enparantza, 1
    Donostia-San Sebastián
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web San Telmo Museoa

Non

Euskadi, auzolana