"Animarbolak: irudimena askatzeko formak", Vicente Guinearen argazki erakusketa

Vitoria-Gasteiz 2021(e)ko ekainaren 29(e)tik 2021(e)ko irailaren 5(e)ra
  • "Animarbolak: irudimena askatzeko formak", Vicente Guinearen argazki erakusketa

Argazki erakusketa honek baso eta mendietan barrena ibiltzean naturan ikus daitezkeen itxura arraro eta erakargarrietatik hartzen du inspirazioa. Vicente Guinea elgoibartarrak mendia eta natura maite ditu, eta zaletasun horren emaitza da argazki bilduma hau.

Erakusketa 65 argazkik osatzen dute eta zuhaitzetan hauteman ditzakegun forma bitxiei buruz hausnartzera gonbidatzen digute: animalien itxura hartzen dute batzuek, edo gizakiena, edo norberak irudikatu nahi duenarena. Beraz, egileak dioen moduan, "irudimena askatzeko erakusketa" da.

Erakusketa prestatzeko, Vicente Guinea Euskal Herriko mendi eta baso gehienetara joan da. Pagadiak gustatzen zaizkio batez ere, bertan atera baititu argazki gehienak.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana