Udako Bertso Eskola 2021

Pamplona/Iruña 2021(e)ko ekainaren 29(e)tik 2021(e)ko ekainaren 30(e)ra
  • Udako Bertso Eskola 2021

UEUko Udako Ikastaroen eskaintzaren baitan antolatu dute bi eguneko ikastaldia. Iruñeko Katakraken izango da, eta gogoetak partekatzeko gunea ez ezik, ariketa praktikoak egiteko gunea ere izango da.

Ikasturtea ondo amaitu eta uda ondo hasteko plan ezin hobea dute bertsozale gazteentzat. UEUko Udako Ikastaroen baitan, Udako Bertso Eskola antolatu dute. Iruñeko Katakraken izango da ikastaldia, ekainaren 29an eta 30ean, goizez eta arratsaldez.

Xehetasunez  argitaratu du UEUk aurtengo udako eskaintza eta tartean da ikastaro hau ere; matrikulatzeko aukera ere ireki da.

Bertsolaritzari buruzko ikerketak eta gogoetak partekatzeko gunea izango da Udako Bertso Eskola, baita bertsogintzaren teknika hobetzekoa ere. Ikastaroan zehar ariketa praktikoak proposatuko dira, eta landutakoa praktikan jartzeko abagunea edukiko dute ikasleek ikastaro bukaerako saioan.

Batik bat 30 urte arteko bertsozale eta bertsolari gazteei zuzendutako ikastaroa da; adinez helduak ez direnek parte hartzeko gurasoen baimena beharko dute*. Alabaina, interesa duen edozein adinetako bertsozaleak edota kulturazaleak ere eman ahalko du izena. Matrikula ikastaroa hasi baino astebete lehenago itxiko da. 25 euro balio ditu matrikulak.

Bi egun osoko ikastaroa izango denez, bazkaltzeko aukera izango da Katakraken bertan 12 euroren truke.

UEUk eta Bertsozale Elkarteak antolatu dugu ikastaroa, UPV/EHUko Mikel Laboa Katedraren laguntzarekin.

Informazio gehiago duzu hemen.


Laburrean

  • Mota Bertsolaritza
  • Data 2021(e)ko ekainaren 29(e)tik 2021(e)ko ekainaren 30(e)ra
  • Lekua Katakrak Liburuak
    Kale Nagusia, 54
    Pamplona/Iruña
  • HizkuntzaEuskara
  • Web Katakrak Liburuak

Non

Euskadi, auzolana