Argazki erakusketa: Espresio trantsitorioak (Moi Ruiz de Azua)

Bera 2021(e)ko uztailaren 1(e)tik 2021(e)ko uztailaren 22(e)ra
  • Argazki erakusketa: Espresio trantsitorioak (Moi Ruiz de Azua)

Egunak: 2021eko uztailaren 1etik 22ra
Ordutegia:
asteartetik larunbatera: 10:00-13:00 eta 17:00-19:00
Igandeetan eta besta egunetan: 10:00-13:00
Lekua: Kultur etxeko erakusgela
Antolatzaileak: Berako Kultur Batzordea eta Berako Udala

Trantsitoriotasuna? Trantsitorioa dena, iheskorra da, ez da iraunkorra, eta horregatik dauka horrenbesteko balioa trantsitorioa den zerbait argazki batean harrapatzeak, une hori inoiz ez delako momentu horretan den bezain ederra izanen, ez da inoiz hain distiratsua izanen…

ET hauek, munduko leku askotan aurkitzen ditugun espresio trantsitorio hauek, bertze mundu batzuetara eramaten gaituzte, beste errealitate batzuetara, eta  gure egunerokotasuna aldatzen dute. Horrenbestez, nolabait, gu geu ere, tarte batez, estralurtar bihurtzen gara, ET bihurtzen gara. Azken finean, ez ote da hori artearen magia?, bertze errealitate batzuk bisitatzea?, gure egunerokotasuna arintzea?…

Nora Lacasa, “Espresio trantsitorioak hilezkortzen”

Moiren argazkiek bidaia bat egitera gonbidatzen gaituzte, eta horretarako arrazoia ez dira paisaia ikusgarriak. Lurraldeen oroimenarekin lotutako bilaketa bat da, nolabait, zioa, aztarnen arkeologia moduko bat, argazkiaren unean leku zehatz baten berezko emozio intimoa ustekabean harrapatzeko ahalegina.

Argazki-idazketa hau inpresioek markatzen dute, memoriaren funtzionamendua bezala: inpresio hautemangarriak dira, irudiak, koloreak, dardarak, pultsazioak. Memoriaren eta ahanzturaren denboran bidaiatzeko gonbidapena…

Palimpsesto bat balira bezala -aurreko idazketa baten aztarnak batzuetan ezabaturik, diluiturik edo erauzirik dagoen azalera berean gordez- gainjartzen diren bizitza anonimoaren estratu horietan azaleratzen da berriz ere, nolabait, erretratatutako hiriaren inkontzientea. Etengabe bilakatzen eta berrasmatzen ari den inkontzientea, mundua eta artea beste era batera ulertzea defendatzen duten kultura marjinal eta undergrounden kronika. Eremu txikiak, aldi baterako
autonomoak, bilakatzen ari diren eremu artistikoak, bizimodu tribala aldarrikatzen dutenak, espazio publiko ez-kontsakratuak, ez-museotuak okupatuz; arte bizi eta librea, eta, aldi berean, hauskorra eta galkorra.

Susana Arbizu, “Aztarnaren poetika”


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana