Baleen Lobak

Getxo 2021(e)ko Uztailak 1
  • Baleen Lobak

Ordainezko kontzertuekin batera, jazzaldiak doako progra-mazio erakargarria hartuko du Biotz Alai plazan. Hirugarren Milurtekoa atalean, soinu berriez gozatzeko aukera izango dugu. Goizeko kontzertuek, berriz, proposamen irekiak eskainiko dizkigute familientzat, haur eta nagusientzat gozagarriak.

--

  • Gorka Benítez: saxo tenorea eta flauta
  • Alejandro Mingot: gitarra
  • Pablo Martín: kontrabaxua
  • Borja Barrueta: bateria

Gorka Benítez da euskal musikarien artean nazioartean gehien aritua. Proiektu berri eta “elkarlanezko” honetan, euskal jazzeko pertsonaia handienetako hiru bildu ditu. Pablo Martín Caminero, gasteiztar kontrabaxua, musikaririk ospetsuenetako eta guztiek eskatzen dutenetako bat.

Gitarra jotzen, Alejandro Mingot, gitarra-jotzaile itzela. Laukotea osatzeko, Borja Barrueta bateria-jotzaile ospetsua. Zalantzarik gabe, bera da atzenengo belaunaldietako ustekabe handienetako bat. Lauen artean, sari ugari irabazi dituzte bai Estatuan, bai nazioartean.

Getxoko Udala

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2021(e)ko Uztailak 1
  • Ordutegia17:00
  • LekuaBiotz Alai Plaza

    Getxo
  • ZenbatekoaDoan

Non

Euskadi, auzolana