Demodé Quartet

Puente la Reina/Gares 2021(e)ko Uztailak 3
  • Demodé Quartet

Kultur 2021 programaren baitan.

Kontzertu eszenikoa da, Joli Pascualenak gitarrarekin eta ahotsarekin, Leire Celestinok pianoarekin eta Paula Azconak txeloarekin eskaintzen dizkiguten bertsio originalez osatua.

Eszenaratzea eta testuak Patxi Barcok prestatu ditu, zuzendaritza musikalaren kargu Joli Pascualena egin da eta gitarra, txelo eta pianorako moldaketak Gorka Pastor konpositoreak egin ditu.

Hiru interprete horiek hiru instrumentu horien soinura hurreratzen dituzte musikaren historiara pasatu diren emakumezko kantari eta egile handi eta ezagunen lanak, hala nola Janis Joplin, Chavela Vargas, María Callas, Dolly Parton eta Nina Simonerenak.

Abestien artean, Jolik hurbiltzen gaitu artista handi horietako bakoitzaren errealitatera. Izan ere, artista handi horiek aurre egin behar izan zioten dramari, justizia-ezari edo kantuan ikusi zituzten eta “deseroso” sentiarazi zituzten gizarteen gutxiespenari.

Hartara, ikuskizun honen egiturak aukera ematen du ezagutzeko nola jokatu zuen Edith Piäfek naziek Paris okupatu zutenean edo nola egin zien aurre Dusty Springfieldek apartheidari edo Hegoafrikako erregimen arrazistaren debekuei. Ezagunak bazaizkigu ere, ikuspegi sakon batetik entzunen ditugu horrela.Bata bestearen atzetik agertuko zaizkigu ikuskizunean... suminduta, engaiatuta, militante edo manugaitz. Esan behar da kasu batzuetan larrutik ordaindu behar izan zituztela jarrera horiek. Maiz uste dugu bestelakoak izan zirela interprete horiek, haien irudi desitxuratua, edulkoratua edo faltsua erakutsi izan baitigute.

KIDEAK

  • Joli Pascualena: gitarra eta ahotsa
  • Leire Celestino: pianoa
  • Paula Azcona: txeloa

 

BIDEAK BILTZEN: BISITA GIDATUA

 

 

 

 


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2021(e)ko Uztailak 3
  • Ordutegia21:00
  • LekuaJulian Mena Plaza

    Puente la Reina/Gares
  • HizkuntzaGaztelania

Non

Euskadi, auzolana