Udako egitaraua, Chillida Lekun: Udantzan, Dantza eta arte garaikidea batzen dituen udaleku artistiko ¡a

Hernani 2021(e)ko uztailaren 5(e)tik 2021(e)ko uztailaren 10(e)ra
  • Udako egitaraua, Chillida Lekun: Udantzan, Dantza eta arte garaikidea batzen dituen udaleku artistiko ¡a

Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagundutako jarduera da Udantzan, 12 eta 16 urte bitarteko gazteentzat eta Dantzaz Konpainiarekin elkarlanean. Dantza eta arte garaikidea batzen dituen udaleku artistiko gisa planteatu da. Gazteek mugimenduan duten gorputza eta espazioarekin duten harremana aztertzeko aukera izango dute, sorkuntza koreografikoaren mundura hurbilduz. Chillidaren eskulturekin harremanetan jarri eta museoaren ingurune naturalarekin hitz eginez, zentzumen guztiekin esperimentatuko dute ukimena, entzumena, ikusmena eta usaina. Chillidaren lanek inspiratzen dizkieten emozio eta ideiak sorkuntza koreografiko bateratura eramango dituzte. Prozesuaren amaieran emaitzak familiakoen eta bisitarien aurrean erakusteko aukera izango dute. Jarduera honek aukera ematen du ikaskuntza berriak izateko eta gazteei bizitzari aurre egiteko tresna berriak emateko.


Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data 2021(e)ko uztailaren 5(e)tik 2021(e)ko uztailaren 10(e)ra
  • Ordutegia10:00
  • Lekua Chillida Leku
    Jauregi Bailara, 66
    Hernani
  • Zenbatekoa60 €
  • Sarrerak Erosi
  • Web Chillida Leku

Non

Euskadi, auzolana