UPV/EHUren Uda Ikastaroak 2021: "Curso de escritura autobiográfica con Espido Freire: autoficción y testimonio"

Donostia-San Sebastián 2021(e)ko uztailaren 5(e)tik 2021(e)ko uztailaren 6(e)ra
  • UPV/EHUren Uda Ikastaroak 2021: "Curso de escritura autobiográfica con Espido Freire: autoficción y testimonio"

Uda Ikastaroa aurrez aurre egingo da eta online zuzenean parte hartzeko aukera ere egongo da ZOOM bidez. Matrikula prozesuan nola parte hartuko duzun aukeratu: aurrez-aurre edota online zuzenean.

Begirada subjektiboari balio oso handia ematen zaion une honetan, “idazlearen edo eleberriaren heriotza” aipatzen den honetan, genero hibrido berriak gailentzen ari dira inoiz baino indar handiagoz. Nola idatzi bizimodu edo esperientzia bizi bati buruz, bere balioa nabarmentzeko? Nola hustu barruak bizipen izugarri bati buruz idatziz eta, aldi berean, kalitate literarioari eutsi? Zer elementuk bihurtuko dute nire testu pribatua erabilgarri besteentzat? Bi egun hauetan autofikziozko literaturaren garrantzia eta gorakada aztertuko ditugu, bai eta biografiarekin oso lotuta dagoen testu bat idazteak gaur egun duen zentzu literarioa eta psikologikoa ere. Ikusiko dugu nola landu narratzailea pertsonaia gisa, nola fikzionatu bizipenak, nola jarri distantzia testuarekiko eta, aldi berean, nola ekarri gogora iraganeko esperientziak eta sendatu literaturaren bidez. Psikologiak zeresan handia du bizi izandakoa eta sentitutakoa kontatzeko modu berri honetan, eta bizipen horiekin identifikatu nahi duen irakurleak du, beti bezala, azken hitza.

Helburuak

Autofikzioa, autobiografia, testigantza, egunerokoa eta memoriak zer diren eta zer zentzu literario duten definitzea.

Niaren, bestearen, doblearen, ispiluaren eta nortasunaren gaia lantzea.

Idaztea eta sorkuntza metodo propio bat garatzea; autofikzioari buruzko proiektu bat definitzea.

Idazketa biografikoaren onura psikologikoak ezagutzea. Aitortzea, obsesioak azaleatzea, oroitzapenak berreskuratzea eta bertsio pertsonalak edo minoritarioak aldarrikatzea lasaigarria dela jakitea.

Autofikzio, testigantza eta memorien literaturako funtsezko lan batzuk irakurtzea eta ulertzea.

Jarduera nori zuzenduta

Unibertsitateko ikasleak

Unibertsitarioak ez diren ikasleak

Irakasleak

Profesionalak

Publiko orokorra

Idazle izan nahi dutenak. Idazleak. Psikologoak

Informazio gehiago

www.uik.eus

Laburrean

  • Mota Formakuntza
  • Data 2021(e)ko uztailaren 5(e)tik 2021(e)ko uztailaren 6(e)ra
  • Lekua Miramar Jauregia
    Mirakontxa Pasealekua, 48
    Donostia-San Sebastián
  • Zenbatekoa54 / 77 €
  • HizkuntzaGaztelania
  • Web Miramar Jauregia

Non

Euskadi, auzolana