UPV/EHUren Uda Ikastaroak 2021: "Euskal sortzaileak: Teresa del Valle, bidegile eta gidari"

Bilbao 2021(e)ko uztailaren 5(e)tik 2021(e)ko uztailaren 6(e)ra
  • UPV/EHUren Uda Ikastaroak 2021: "Euskal sortzaileak: Teresa del Valle, bidegile eta gidari"

Uda Ikastaroa aurrez aurre ospatuko da eta online zuzenean parte hartzeko aukera ere egongo da ZOOM bidez. Matrikula prozesuan nola parte hartuko duzun aukeratu: aurrez-aurre edota online zuzenean.

Teresa del Valle antropologoaren ibilbidean jorratutako arloak, eta bereziki berak zuzendutako Mujer Vasca: imagen y realidad liburu ezinbestekoa izango ditu ikastaro honek jomugan. Bereziki, euskal emakumezkoari buruzko azken ikerlan eta hausnarketak geureganatu nahiko genituzke, antropologia feminista, literatur ikerketak, historia edo bertsolaritza bezalako arloak jorratuz. Genero ikuspuntutik egindako ikerlanen gaurkotasun eta erakarmena aitortuz, Del Vallerekin berarekin berbisitatuko ditugu azken hamarkada hauetan euskal emakumearen errealitateaz kaleratu diren irudi eta gogoetak. Ikastaroa bi egunetan dago antolatuta eta egun bakoitzak ardatz tematiko bat izango du. Lehenengo egunean Teresa del Valleren ibilbidea eta genealogia landuko dira. Bigarrenean, berriz, Teresa del Valleren ondarea.

Helburuak

Teresa del Valle antropologoak zuzendutako Mujer Vasca: Imagen y Realidad (1985) liburua gaurtik irakurtzea.

Genero ikuspuntutik hainbat diziplinetan euskal emakumeeei buruzko ikerketan egin diren ekarpenez jardutea.

Teresa del Valleren lanaren maila intelektuala, pedagokikoa eta gidaritzako aitortu.

Uda Ikastaroan jorratuko diren arloekin eta ekarpenekin argitalpen bat egin EHUren Argitalpen Zerbitzuan

Jarduera nori zuzenduta

Unibertsitateko ikasleak

Unibertsitarioak ez diren ikasleak

Irakasleak

Profesionalak

Publiko orokorra

Informazio gehiago

www.uik.eus

Laburrean

  • Mota Formakuntza
  • Data 2021(e)ko uztailaren 5(e)tik 2021(e)ko uztailaren 6(e)ra
  • Lekua Bizkaia Aretoa
    Abandoibarra hiribidea, 3
    Bilbao
  • Zenbatekoa39 / 55 €
  • HizkuntzaElebietan
  • Web Bizkaia Aretoa

Non

Euskadi, auzolana