Bilbao BBK Live 2021

Bilbao 2021(e)ko uztailaren 8(e)tik 2021(e)ko uztailaren 10(e)ra
  • Bilbao BBK Live 2021

Covid-19aren krisialdiak eragin dituen arazoen ondorioz Bilbao BBK Live jaialdia ezin izango da egin programatuta zegoen egunetan eta moduan; beraz, 2021eko udara atzeratu dute.

Data berriak 2021eko uztailaren 8a, 9a eta 10a izango dira. 

Lehengo izenen artean, iragartzen ditugu THE KILLERS, PET SHOP BOYS, BAD BUNNY, BICEP live, BOMBA ESTÉREO, CARIBOU, FKA twigs, FONTAINES D.C., MEUTE, SUPERGRASS, EL COLUMPIO ASESINO eta LEÓN BENAVENTE, besteak beste. Sarrerak 2020ko uztailaren 9an jarriko ditugu salgai.

Edizio honetarako erositako sarrerei dagokienez, 2021eko ediziorako balio dute, baina joan ezin dutenek jaialdiaren webgunearen bitartez itzuli ahal izango dituzte, 2020ko ekainaren 1etik 14ra bitarte.

Bilbao BBK Live:

Bilbao BBK Live jaialdiak konpromiso handia du mundu osotik datozen bere ikus-entzuleekin, artistekin, baita jaialdia hartzen duen hiriarekin ere. Baina ezohiko une honetan, bere crewari, bere profesional autónomo alokatuari lagundu nahi dio, kate-maila ahulenari, inolako babesik gabe, lan egin ezinik eta gobernuak abiarazitako neurriekin estaldurarik gabe edo estaldura eskasarekin geratu diren kontratupeko profesional autonomoei: runner-ak, hospitality-a, teknikariak, garraioa, produkzioa, stage manager-ak... ezinbestekoak baitira ekitaldi handi hau gauzatzeko. Horregatik, jaialdiak lagundu egin nahi die eta saldutako sarrera bakoitzetik 5 € emango dizkie. Bildutako diruaren % 50 profesional horientzat izango da, eta beste % 50a Bizkaiko Elikagaian Bankura bideratuko dugu, baliabide gutxien dituzten familiei laguntzeko. 

BILBAO BBK LIVE 

2021eko uztailaren 8a, 9a eta 10a

Kobetamendi, Bilbao

www.bilbaobbklive.com

#bilbaobbklive 

#Kobetamendimaiteminduta

 

THE KILLERS 

PET SHOP BOYS 

BAD BUNNY

 

BICEP live

BOMBA ESTÉREO

CARIBOU

FKA twigs

SUPERGRASS

 

AMORANTE

CARIÑO

CHICO BLANCO

EL COLUMPIO ASESINO

FONTAINES D.C.

LEÓN BENAVENTE

MARÍA JOSÉ LLERGO

MEUTE

MOSES SUMNEY

OMAGO

SLOWTHAI

THE MURDER CAPITAL

TINARIWEN

TRIÁNGULO DE AMOR BIZARRO

XABI BANDINI

 

Sarrerak salgai uztailaren 9tik aurrera, www.bilbaobbklive.com webgunean

 


Laburrean

  • Mota Jaialdia
  • Data 2021(e)ko uztailaren 8(e)tik 2021(e)ko uztailaren 10(e)ra
  • LekuaKobetamendi
    Bilbao
  • Sarrerak Erosi

Non

Euskadi, auzolana