UPV/EHUren Uda Ikastaroak 2021: "Cultura con 'M' de matemáticas: una visión matemática del arte y de la cultura"

Bilbao 2021(e)ko uztailaren 8(e)tik 2021(e)ko uztailaren 9(e)ra
  • UPV/EHUren Uda Ikastaroak 2021: "Cultura con 'M' de matemáticas: una visión matemática del arte y de la cultura"

Uda Ikastaroa aurrez aurre ospatuko da eta online zuzenean parte hartzeko aukera ere egongo da ZOOM bidez. Matrikula prozesuan nola parte hartuko duzun aukeratu: aurrez-aurre edota online zuzenean.

Artea mundua interpretatzeko modutzat hartzen badugu, nahitaez aurkituko dizkiogu loturak filosofiarekin eta zientziarekin; batez ere matematikarekin. Gaur egun, inor ez da harritzen artearen eta matematikaren arteko harreman estuagatik. Izan ere, ikerketa matematikoak eta sorkuntza artistikoak ‘elkar elikatzen’ dute sarri. Antzekoak dira teorema matematiko batek bere egileari eskaintzen dion edertasun estetikoa eta harmonia arkitektonikoak edo literatura estiloak ematen dutena, eta pertsona batzuentzat harrigarria izan badaiteke ere, matematikak sarritan zerikusia du artelan bat sortzeko eta gauzatzeko prozesuarekin.

Uda ikastaro honek aukera ematen du zehatz-mehatz aztertzeko harreman horren adibide batzuk: ikusiko dugu zer eginkizun duen matematikak arte plastikoetan, literaturan edo diseinuan, eta nola ikas daitekeen matematika begirada artistiko batetik. Hori guztia artearen eta matematikaren alorreko profesionalen ikuspuntutik.

Helburuak

"Zientzien" eta "letren" arteko hurbilketa, elkarrizketa eta lankidetza sustatzea.

Xehetasunez aztertzea, adibide batzuekin, arteen, zientziaren eta matematikaren arteko harremana, baita matematikak tresna gisa duen eginkizuna ere artearen sorkuntza prozesuan.

Kultura jakintzen eta begiraden mestizaje bat dela azpimarratzea eta, ondorioz, matematika kulturaren parte dela ulertzea.

Matematika diseinuan, arte plastikoetan edo literaturan tresna bat dela ikustea, baita inspirazio iturri bat ere.

Matematikak beste diziplina batzuekin duen harremana baloratzea, irakaskuntzaren, ikerketaren, teknikaren, artearen edo dibulgazioaren arloko profesionalen ikuspuntutik.

Jarduera nori zuzenduta

Unibertsitateko ikasleak

Unibertsitarioak ez diren ikasleak

Publiko orokorra

Informazio gehiago

www.uik.eus

Laburrean

  • Mota Formakuntza
  • Data 2021(e)ko uztailaren 8(e)tik 2021(e)ko uztailaren 9(e)ra
  • Lekua Bizkaia Aretoa
    Abandoibarra hiribidea, 3
    Bilbao
  • Zenbatekoa54 / 77 €
  • HizkuntzaGaztelania
  • Web Bizkaia Aretoa

Non

Euskadi, auzolana