Broken Brothers Brass Band

Salinas de Oro/Jaitz 2021(e)ko Uztailak 10
  • Broken Brothers Brass Band

Kultur 2021 programaren baitan.

Iruñean sortua 2006. urtean, Broken taldeak New Orleanseko atzoko eta gaurko kaleko taldeen soinua dakargu: (Hot 8 Brass Band, TBC Brass Band, Stooges Brass Band, Rebirth...).

Kalean bost disko dituzte (The Live We DeserveErrabal-Jazz, 2012. In The Mud Errabal-Jazz, 2014. Ildoa Landuz Errabal-Jazz, 2016. Txertaketa Errabal-Jazz, 2018), Katebegia (2021) eta kolaborazioak egin dituzte zuzenean eta estudioan (Berri Txarrak, Cabezafuego, Fermin Muguruza, Amparanoia, Javi Pez - Triz3ps, De2enBluesBand, Sustraian Records...).Hamabost urte honetan zernahi kale, areto eta jaialditan jo dute.

Gumboaren gure errezeta paregabean aurkituko dituzue jazz garaikidea (Robert Glasper, Kamasi Washington...), dantzarako groove sendoak, talde-kantuak, gure kaleetako bizia islatzen dutenak, rapa, inprobisazio kolektiboa...

News Orleanseko second line-a bizitzeko aukera paregabea. Entzuleak ez dira entzule huts, ekintzaren ezinbesteko parte baizik. Brass Band tradizioaren askotariko ildoetako musika originala eta klasikoak entzunen dituzue (jazz tradizionala, gospel himnoak, rhythm and bluesa, 2nd line funka, indiansa...).

BISITA GIDATUA GIRONES GATZATEGI  EKOLOGIKOETARA ETA DASTAKETA

 

 

 

 


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2021(e)ko Uztailak 10
  • Ordutegia20:00
  • LekuaFrontoia
    Salinas de Oro/Jaitz

Non

Euskadi, auzolana