“Despierta! Retablos de la vergüenza” obrak museoko erakusketa baten itxura hartzen du. 7 erretaula daude, eta bertako estatuak suspertu egiten dira beraiengana hurbiltzean. Ezohiko erakusketa hori Laviniaren eskutik bisitatuko dugu, museoko gidaria baita. Erretaula bakoitzaren sortzaileak kontatu nahi duena azalduko du sortzailea bera agertu aurretik. Pobrezia, genero-indarkeria, prentsaren boterea, kapitalismoa, demokrazia, paterak… Ororen gainetik sentitzeko, hunkitzeko, haserretzeko, barre egiteko eta, azken finean, gehiago bizitzeko eta lo gutxiago egiteko gonbidapena egiten du ikuskizun honek.