UPV/EHUren Uda Ikastaroak 2021: "TELOIA GORA! Haur eta gazteekin antzerkia egiteko gida"

Donostia-San Sebastián 2021(e)ko uztailaren 12(e)tik 2021(e)ko uztailaren 13(e)ra
  • UPV/EHUren Uda Ikastaroak 2021: "TELOIA GORA! Haur eta gazteekin antzerkia egiteko gida"

Ikastaroa aurrez aurre egingo da eta online zuzenean parte hartzeko aukera ere egongo da ZOOM bidez. Matrikula prozesuan nola parte hartuko duzun aukeratu: aurrez-aurre edota online zuzenean.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko baliozkotzea eskatu dugu unibertsitateaz kanpoko irakasleentzat. Baita ere Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Sailak irakasleen etengabeko prestakuntza gisa ere baliozkotzea eskatu da.

Ikastaro honen bidez Gora Teloia! Antzerki gida partekatu nahi dugu, ikastetxeetan edo neska mutilekin lanean ari direnei antzerkia erabiltzeko tresnak eman nahi dizkiegu, antzerkia modu baikor eta baliogarrian eskoletan egin ahal dezaten.

Sorkuntza geroz eta garrantzitsuagoa den garai hauetan, antzerki eta hezkuntza alorrean eskarmentua dutenen eskutik haien esperientziak partekatu nahi ditugu.

Besteak beste, honako gai hauek izango ditugu gogoan: Antzerkiaren garrantzia, nola prestatu urte osoko lana, nola landu antzerki mota ezberdinak: pailazoa, mimoa, testu antzerkia, esketxak... Antzerkiaren alderdi guztiak landu, hala nola: ahozkotasuna, hizkuntzaren tresna, gorputz adierazpena, jende aurrean agertzea etab. Baita sormena garatzea, talde lana egitea, inklusio eta baloreak lantzea...

Antzezlan bat zutik jartzen laguntzeko oinarria izango da, baina batez ere, hori egin ahal izateko tresnak landuko ditugu, antzerkiaren ildotik, jolas eginez, emozioak, sormena eta jakintza partekatuz.

Helburuak

Antzerkia haur eta gazteen artean indartzeko, ikastetxeetan antzekia sendotzeko eta kurrikulumean sartzeko, horren sustatzaile izango diren irakasle edo monitoreei tresnak eskaintzea da ikastaro honen helburu nagusia.

Antzerkiari beldurra galtzea, eskaini ditzaken aukerak ezagutaraztea, eta era berean, oso "kontu serioa" dela jabetzea.

Materialak, ariketak, jolasak, etab. partekatu eta material horiek errealitate edo behar bakoitzera egokitzeko baliabideak eskaini nahi digutu.

Jarduera nori zuzenduta

Unibertsitateko ikasleak

Unibertsitarioak ez diren ikasleak

Irakasleak

Profesionalak

Publiko orokorra

Metodologia

Ikastaro honek ikasleen ikaskuntza esanguratsua bultzatuko duen metodologia parte-hartzailea izango du oinarri, ikasleen eta irakasle-taldearen arteko elkarrekintza eta konfiantza-giroa errazten duten metodologiak aplikatuz. Horretarako tailerrak, ariketak eta jolasak prestatu dira. Gora Teloia! Antzerki gida ere eskeiniko zaie ikasleei ikastetxeetan antzerkia modu praktikoan aplikatu ahal dezaten.

Ariketak: hizkuntza lantzeko, pailazoa nola landu, gaztetxoentzat inprobisazioak...

Ikastaroa praktikoa izango da. Jantzi erosoak ekarri eta jolasteko prest egoteaz gain, burua libre ekartzea besterik ez dugu nahi.

Informazio gehiago

www.uik.eus

Laburrean

  • Mota Formakuntza
  • Data 2021(e)ko uztailaren 12(e)tik 2021(e)ko uztailaren 13(e)ra
  • Lekua Miramar Jauregia
    Mirakontxa Pasealekua, 48
    Donostia-San Sebastián
  • Zenbatekoa54 / 77 €
  • HizkuntzaEuskara
  • Web Miramar Jauregia

Non

Euskadi, auzolana