2021eko Udako denboraldia Gasteizko Antzoki Sarean

Vitoria-Gasteiz 2021(e)ko uztailaren 14(e)tik 2021(e)ko abuztuaren 8(e)ra
  • 2021eko Udako denboraldia Gasteizko Antzoki Sarean

Eskuragarri duzu jada Udal Antzoki Sareko udako programazioa. Halaber, Udako denboraldiko aldizkaria ikusi dezakezu.

Udako denboraldiak bi sarrera-salmenta ditu:

Udako denboraldirako sarrerak

Online,uztailaren 7ko 10:00etatik aurrera (asteazkena).

Lehiatilean eta telefonoz, (945 16 10 45): uztailaren 7an ordutegi zabalagoa izango dute, 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara. Uztailaren 8tik aurrera, ohiko ordutegietan erosi ahalko dira

"Jazza Antzokian" kontzertuetarako sarrerak eta abonamenduak

Abonamenduak

Online, ekainaren 16ko 10:00etatik aurrera (asteazkena).

Lehiatilean eta telefonoz, (945 16 10 45): ekainaren 16tik 25era, 16 al 25 de junio, ohiko ordutegietan.

Ekainaren 26tik uztailaren 14ra, abonamenduak erosi ahal izango dira, sarreren guztizko prezioaren gaineko deskontuarekin. Online, leihatilan eta telefonoz erosi ahalko dira, baldin eta ikuskizun guztietarako eserleku berbera libre badago. Ez badago eserlekurik libre ikuskizun guztietarako, leihatilan eta telefono bidez erosi ahalko dira, kontzertu bakoitzerako eserleku desberdinekin.

Sarrerak

Online ekainaren 26ko 10:00etatik aurrera (larunbata).

Lehiatilean eta telefonoz, (945 16 10 45): ekainaren 26tik aurrera (larunbata), ohiko ordutegietan.

Deskontuak:
25urtetik beherakoek %50eko deskontua izango dute. Adina egiaztatu beharko da antzokira sartzerakoan.

Principaleko lehiatilaren eta telefonoaren ohiko ordutegia

  • Asteartetik ostiralera, 17: 00etatik 19: 00etara (jaiegunak salbu). Astelehenetan, itxita.
  • Larunbatetan:
    • Ikuskizunik ez badago: 11:30etik 13:30era.
    • Ikuskizuna baldin badago: ikuskizuna baino bi ordu lehenagotik irekita.
  • Ikuskizuna hasi baino bi ordu lehenagotik, dena dela asteko eguna.

Halaber, sarrerak erosteko eta jasotzeko kutxazaina erabili daiteke, Kutxabank-en Dendarabako bulegoan. Independencia kalea, 24 orduz irekita.

Sarrera erosi baino lehen, ikusi deskontuak eta sarrera-salmentari buruzko ohiko galderak. Eta gogoratu: errespetatu antzokiko erabilera baldintzak.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana