ETS (EN TOL SARMIENTO)

Bakio 2021(e)ko Irailak 24
  • ETS (EN TOL SARMIENTO)

ETS edo En Tol Sarmiento taldeak (Iekora, Araba, 2005) urrats erraldoia eman du aurrera. ETS tal-dearen bosgarren diskoaren izenburua bera printzipioen adierazpena da: Aukera berriak. Taldeak garden azalduko digu letretan bizitzan agertzen diren ate zahar eta gazteetan edo norabide asko-tariko bidegurutzeen aurrean aukera berriak sorraraziko zaizkigula eta ditugula, hemen eta orain-go abagunea baliatu eta profitatu hamaika koloreek dakartzaten sentipen multzoekin gozatzeko, bizitzarekin bat egiteko muturreraino. Ez da gonbidapen inpertsonala, gu indartsu baten bizipo-zarekin gertaerei musu eman eta jatortasunetik besarkatu aldameneko pozgarritasunak. Aukera berriei zin egitean datza bizitza, eta etenik gabe. Pop, rock, ska, reggae, runba zertzeladak, rock-folk ukituak eta balada doinuek alaitasunera bideratuko gaituzte zirrikitu guztietatik.

ETS taldea-ren soinua berritu egin da eta are erakartzaileagoa gertatuko zaigu. Has dadila aukeren dantza!En Tol Sarmiento taldearen “Aukera berriak” diskoaren musika eta letrak Iñigo Etxezarretarenak dira. Ekoizpena eta konponketak Pello Reparazek egin ditu. Grabaketa eta nahasketa Paxkal Etxe-parek egin ditu 2019ko irailean eta masterizazioa Simon Capony-rena da. Jon Maia (Beste behin; letra). Ander Valverde (Logela honetan; ahotsak eta hitzak), Gorka Pastor (Heldu da garaia; pia-noa), Claudia Oses eta Ivan Carmona (Suakai) “Heldu da garaia” abestiko hariak (Drum Groove Studioan grabatu ditu Iosu Ervitik), Dani de Ayala (Isiltasunaren indarra; hitzak), Zuriñe Gil (hitzak eta zuzenketak). Argazkiak Ibai Acevedok egin ditu. Diseinu grafikoa eta maketazioa Edurne Ba-lenciagarenak dira.

SARRERAK

Irailaren 6tik 15era Bakion erroldatuak eta 16tik aurrera beste guztiak.
Bakioko Kultur Etxean
Astelehenetik ostiralera
09:00 - 13:00 eta 17:00 - 20:00

ETS (EN TOL SARMIENTO)

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2021(e)ko Irailak 24
  • Ordutegia21:00
  • LekuaKiroldegia
    Bakio
  • Zenbatekoa5 €
  • HizkuntzaEuskara

Non

Euskadi, auzolana