Musikaire 2021: Petti "Manipulazio estrategiak"

Elorrio 2021(e)ko Uztailak 24
  • Musikaire 2021: Petti "Manipulazio estrategiak"

Musikaire 2021 jaialdiren barruan.

Petti musikagile, abeslari eta gitarra-jotzaile aparta da. Nafarroan jaioa (Bera, 1973), oso gaztetatik hasi zen musika egiten, eta 1999an argitaratu zuen bere lehen diskoa. Geroztik, beste hamabi atera ditu, eta hainbat bildumatan ere parte hartu du. Halaber, gustuko du beste estilo eta diziplinatako artistekin elkarlanean aritzea.

Pettiren musikak berezko nortasuna du. Erraietatik ateratzen den ahots urratu eta sakona, bluesaren arimaz kutsaturiko kantuak, gitarra jotzeko trebezia eta oholtza gaineko indar basa dira bere ezaugarri nagusiak.

Pentsamendua, poesia eta doinua; hirurak batzen ditu Pettiren azken proiektuak. Bere diskorik politikoena eta «biribilena» osatu du: ‘Manipulazio estrategiak’.

Noam Chomsky pentsalari estatubatuarrak komunikabideek gizartea manipulatzeko erabiltzen dituen estrategiak identifikatu zituen. Sylvain Timsitek hamar puntutan bilduzituen, eta horietako bakoitzarekin poema bat egin du Harkaitz Canok. Poemak kantu bihurtu ditu Pettik, bakoitzaren esanahiari ondoen dagoekion doinuz jantzita.

Hamar estrategia, hamar kantu, hamar gezi.

Petti: Ahotsa eta gitarra
Joseba Irazoki: Gitarra
Iñigo Telletxea: Baxua
Igor Telletxea: Bateria
Juantxo Zeberio: Pianoa
Et Incarnatus orkestraren hari-laukotea

 

musikaire.eus

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2021(e)ko Uztailak 24
  • Ordutegia20:00
  • LekuaGanondo parkea (Euria egiten badu, Arriola Antzokian)
    Elorrio
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaEuskara

Non

Euskadi, auzolana