Jenni Alvaradoren erakusketa

Bilbao 2021(e)ko uztailaren 20(e)tik 2021(e)ko irailaren 19(e)ra
  • Jenni Alvaradoren erakusketa

Barriek 2021 erakusketen zikloa martxan da, Rekalde Aretoan, Bizkaiko Foru Aldundiaren eskutik bekak jaso dituzten artisten artelanak erakusteko.

Bizkaiko Foru Aldundiko erakusketa-aretoa plataforma ezin hobea da Bizkaiko Aldundiko artista bekadunen sormenak proiektatzeko. Oraingoan Jenni Alvarado, Izaskun Araluzea, Urtzi Urkixo, Javier Rodríguez Pérez Curiel eta Mikel Erkiagak, Aldundiko Arte Sormenerako Beken onuradunek, erakutsiko dituzte haien artelan batzuk.

XIX. mendearen amaieran Bizkaiko Foru Aldundia Estatuan aitzindari izan zen, artistei prestakuntzan laguntzeko pentsio eta beken sistema ematen hasi baitzien. Horregatik, Rekalde Aretoaren helburu nagusia da talentua babestea eta Bizkaian sortu eta lanean hasten diren zenbait belaunaldiren garapen artistikoaren lehenengo etapatan laguntzea.

Barriek erakusketa-zikloari Jenni Alvaradoren pintura-erakusketarekin ekingo zaio. Dena den, 2021. eta 2022. urteetan, ondoz ondo, gainerako banako erakusketak antolatuko dira Rekalde Aretoan. Jenni Alvaradoren ondoren, Urtzi Urkixoren obra grafikoa iritsiko da eta, gerora, Javier Rodríguez Pérez-Curielen esku hartzea eta Izaskun Araluzearen marrazki eta pinturak, Mikel Erkiagaren pinturekin amaitzeko. Erakusketak bata bestearen atzetik etorriko dira gutxi gorabehera bi hilabeteko aldizkakotasunez.

Gainera, jendeak artista zuzenean ezagut dezan, artistekin jarduera osagarriak, didaktikoak eta artisten tailerrak garatuko dira eta beren lanen gakoak eta interesa aurki ditzan topaketak antolatu ere bai.

2021eko uztailaren 20tik irailaren 19ra: Jenni Alvaradoren erakusketa

JENNI ALVARADO (Durango, 1981). Euskal Herriko Unibertsitatean Arte Ederretan lizentzia du (2006). Bere arte-proiektuak marrazki eta pinturaren inguruan ardaztu dira, eta azkeneko urteetan ikus-entzunezkoen formatua landu du bere sormen-prozesuan. Gainera, lehen eskultura pintura-baliabide modura erabili arren, gero eta presentzia handiagoa du bere lanaren konfigurazio artistikoan. 2010. urtean Ertibil Bizkaian parte hartu zuen, eta 2011. urtean Clone Magazine aldizkarian (ilustrazioko berezia) lankidetzan jardun zuen. 2015. urtean Eusko Jaurlaritzako arte plastikoen eta ikusizkoen ekoizpen-beka lortu zuen Simbología para un trayecto pictórico proiektuarekin; 2018. eta 2019. urteetan pintura-masterra egin zuen Euskal Herriko Unibertsitatean, eta, geroago (2019-2020), Bizkaiko Foru Aldundiko arte plastikoen eta ikusizkoen beka eskuratu zuen Objeto ritual proiektuari esker. 2020. urtean falso tótem izenekoa landu zuen BilbaoArte fundazioaren hiru hilez behingo arte-ekoizpenaren beka zela bide eta 2021ean instalazio-eremuko proiektua garatu du Rotoscópica izenez, prozesu sortzailearen beraren jitoan funtsatuta.


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2021(e)ko uztailaren 20(e)tik 2021(e)ko irailaren 19(e)ra
  • OrdutegiaAsteartetik larunbatera: 10:00-14:00 eta 17:00-20:30. Igande eta jai egunetan: 10:00-14:00
  • Lekua Rekalde Aretoa
    Alameda de Rekalde, 30
    Bilbao
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Rekalde Aretoa

Non

Euskadi, auzolana