Donostiako Jazzaldia 2021: Franco D'Andrea

Donostia-San Sebastián 2021(e)ko Uztailak 21
  • Donostiako Jazzaldia 2021: Franco D'Andrea

Donostiako Jazzaldia 2021

Franco D’Andrea pianista eta konpositorea 1960ko hamarkadatik dabil Jazz eszenan, eta irudi nagusietako bat da Italiako Jazzaren historian. Musikaren arloan egin duen ibilbidea hain dajoria, bizia eta koherentea, ia ezinezkoa baita laburbiltzea. Poesiarik zehatzenaren eta egiazkoenaren bila beti, egunerokotasunaren eta naturaz gaindikoaren erdibidean den hizkuntzaz baliatuta, tradizio afroamerikarrean errotuta, eta etengabeko tentsioan berrikuntzaren eta tradizioaren, Afrikaren eta Mendebaldearen artean.

Oraingo honetan, aukera paregabea izango dugu D’Andrea bakarka entzuteko anplifikaziorik gabe eta inolako artifiziorik gabe; Europako Jazzaren historian den pianista gailenetako bat, musikari legendario bat, artista handi hauekin kolaboratu duena: Pepper Adams, Barry Altschul, Gato Barbieri, Don Byas, Conte Candoli, Jon Christensen, Palle Danielsson, Joe Farrell, Dexter Gordon, Johnny Griffin, Slide Hampton, Mark Helias, Daniel Humair, Jimmy Knepper, Lee Konitz, Steve Lacy, Dave Liebman, Albert Mangelsdorff, Hank Mobley, Jean Luc Ponty, Enrico Rava, Frank Rosolino, Max Roach, Aldo Romano, Martial Solal, John Surman, Toots Thielemans, Charles Tolliver, Miroslav Vitous, Kenny Wheeler, Fodé Youla (Africa Djolé), Ernst Reijseger, Han Bennink...

 

jazzaldia.eus

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2021(e)ko Uztailak 21
  • Ordutegia11:00
  • LekuaŠkoda San Telmo Museoa
    Donostia-San Sebastián
  • Zenbatekoa18 €
  • Sarrerak Erosi

Non

Euskadi, auzolana