"Topaketa bideak"

Pamplona/Iruña 2021(e)ko uztailaren 21(e)tik 2021(e)ko irailaren 15(e)ra
  • "Topaketa bideak"

"Topaketa bideak" proiektua olgetaz haratago doa, musika, tradizioa eta teknologia berriak uztartzen ditu, eta bidaia fisiko baten narrazioa da, bidaiatzea abentura hutsa eta jakituria-iturria zen garai batean. Programa uztail, abuztu eta irailean garatuko da, Done Jakue-garaiarekin bat eginik, eta Nafarroako zein Aragoiko zenbait herritan barna igaroko da, haien artean Iruñean. Nafar hiriburuan, emanaldiak uztailaren 21etik irailaren 15era bitarte izanen dira, hiriko zenbait toki enblematikotan, hala nola, katedraleko atarian, Guadalupeko bastioiaren pean, Nafarroako Artxiboko inguruetan, Ziudadelan eta Jito Alai frontoian.

Iruñeko emanaldietan, saio antzeztu batzuk ere izanen dira. Saioek 40-45 minutu inguru diraute, eta aktore baten bidez istorio bat kontatuko dute honako hauek hizpide hartuta: Zetaren bidea (Persia eta Txina), Marco Polo eta Venezia, Champagneko etxea, Teobaldo I.a eta Teobaldo II.a nafar erregeak, trobalariak eta troberoak, Donejakue bideak, eta Nafarroako zein Aragoiko erresumetako errege-erreginak. Narrazioarekin batera zuzeneko musika, proiekzioak eta sorkuntza-bideo bat ere izanen dira.

Lehen saioa uztailaren 21ean antzeztuko dute, 22:30ean, Iruñeko Katedralaren atarian. Inmaculada Oliver eta Juan Carlos Giménez aktoreek antzeztuko dituzte interpretazio-rolak. Dramaturgia eta eszena-zuzendaritzaren lanak Javier Garciak eginen ditu, Arantza Lorenzo de Reizabalek organo garraiagarria joko du, eta Ayla Losadak, fidula. La Caixa Fundazioaren eta Nafarroako Kutxa Fundazioaren Innova Cultural programak babesten du proiektua.

Programa

Uztailak 21, asteazkena. 22:30
Katedraleko ataria

Donejakue bideak. Nafarroako eta Aragoiko erresumetako errege-erreginak

Abuztuak 11, asteazkena. 22:00
Guadalupeko bastioia

Persiako zetaren bidea. Musikari eta jotzaile persiarrekin

Irailak 1, asteazkena. 21:00
Nafarroako Artxiboa (albo batean)

Zetaren bidea. Marco Polo eta Venezia. Vivaldi

Irailak 8, asteazkena. 21:00
Ziudadela

Champagneko etxea. Teobaldo I.a eta Teobaldo II.a, nafar erregeak. Trobalariak eta troberoak

Irailak 15, asteazkena. 21:00
Jito Alai

Txinako zetaren bidea


Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data 2021(e)ko uztailaren 21(e)tik 2021(e)ko irailaren 15(e)ra
  • LekuaPamplona/Iruña

Non

Euskadi, auzolana